2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Dirulaguntzak, 2026an bizilagunek udal-mugartean eginiko instalazio, eraikuntza eta obretara zuzenduak. Laburpena
DDBN kodea: 902947.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/902947).
Deialdia argitaratuko da Olorizko Udalaren egoitza elektronikoan: https://oloriz.sedelectronica.es/info.0.
Interesdunek 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra aurkezten ahalko dituzte eskabideak.
Onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenek laguntza gisa jasoko duten zenbatekoa izanen da eginiko obra gauzatzeko aurrekontuaren %2, eta gehienez 4.000,00 euro, betiere.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oloritzen, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2606442