98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Cárcarko Udalak, 2025eko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Cárcarko balorazio txostena eguneratzeko prozedura hastea.

2026ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran erabaki zen proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cárcarko egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cárcarren, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2606831