98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2026an dirulaguntzak emateko establezimendu eta turismo-jarduera jasangarriak sustatze aldera. Laburpena

DDBN kodea: 903900.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/903900).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko prozesua arautzea establezimenduek energia-kontsumoko ereduaren aldaketa sustatzeko, eta turismo aktiboko eta kultur-turismoko enpresek bisita gidatuen jarduerak kalean sortzen duen kutsadura akustikoa ahalik eta gehien murrizteko. Horretarako, 5 urtetik gorako ekipamendua ordezkatuko da, gutxienez A, B edo C energia-kalifikazioa duten beste batzuen truke, eta bisita gidatuak egiteko hari gabeko ekipoak erosiko dira.

Iruñean, 2026ko apirilaren 22an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2606726