2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko 1. poligonoko 137. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2026ko apirilaren 30ean emandako 182/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Pablo Giráldez Quirogak sustatutako xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 137. lurzatiari dagokiona.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2606402