98. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Alkatearen 2026ko maiatzaren 4ko 7. Ebazpenaren bitartez, 2026. urterako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hona hemen:

–Funtzionarioen araubidea. Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa. Sarbidea: oposizioa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Monteagudon, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2606671