103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
32/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuak Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluan duen ordezkariaren izendapena aldatzen duena.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1782/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 1337/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza oposizio bidez betetzeko.
932/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2023-152373OB-I00".
949/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia egiten duena.
964/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CNS2025-165299".
968/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CNS2025-165146".
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen aurkakoa: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuan biologo klinikoen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
55E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Mendazako Udal Plan Orokorraren determinazioen aldaketa puntuala, Asartan, 2. poligonoko 28. lurzatian (UE.61 eta UE.54 unitateak). Sustatzailea Jesús María Alegría Azcárate da.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
34E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Komunikazio Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026-2027 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat, Nafarroako tokiko lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. DDBN kodea: 895495.
232/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: 2026. eta 2027. urteetan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta, oro har, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. DDBN kodea: 884465.
252/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: 2026. eta 2027. urteetan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta, oro har, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, prestakuntza entitateen kasuan kasuko erregistroan akreditaturik dauden prestakuntza entitate pribatuentzat. DDBN kodea: 884466.
284/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2025-2026 ikasturtean (deialdia azaroaren 7ko 782/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN kodea: 867708.
223E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira 2026ko laguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean su-gorrinak (Erwinia amylovora) ukitutako udareondoen ustiategiei. DDBN kodea: 904187.
330E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berriz ematen baitira dirulaguntzak deialdi honetan: toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
1.7. BESTELAKOAK
33/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak 2026ko maiatzaren 28rako iragarritako grebarako deialdia dela eta.
31/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gizarte zerbitzuen arloko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, ANFAS enpresan iragarritako greba dela-eta.
33/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez gutxieneko funtsezko zerbitzuak arautzen baitira gizarte zerbitzuen esparrurako, 2026ko maiatzaren 28ko 11:00etatik 15:00etara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egitekoa den greba dela eta.
34/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko funtsezko gutxieneko arreta-zerbitzuak arautzen dituena.
52/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horietan arreta emateko behar diren langileak 2026ko maiatzaren 28rako iragarritako greba deialdia dela eta.
281/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira Haur Hezkuntzako lehen zikloko zenbait ikaspostu. Ikaspostu horiek 2021-2022 eta 2025-2026 arteko ikasturteetan sortu ziren Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programaren esparruan. Programa hori finantzatu dute Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunaren NextGenerationEU-Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoak.
289/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, 2026-2027 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza, eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onesten baita.
290/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2026-2027 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren eskaintza modularra eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.
85/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak ukatzen dituena Tafallako udal-mugarteko "El Planillo", "Acrux" eta "Valdiferrer" haize-parkeetarako (4,95 MW, 4,95 MW eta 4,6 MW, hurrenez hurren) eta haien transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako. Espediente kodeak: 1324-CE, 1325-CE, 1326-CE.
232/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
127E/2026 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Cintruénigoko udal mugartean dagoen hegazti ustiategirako nabe baten instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Jimenez Verano Armando eta Mateo Saez María Paz da.
151E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Arauak eta, orobat, aldatzen baita Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Lanbideen Errepertorioa.
185E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Berako udal mugartean automoziorako baleztak eta barrak fabrikatzeko instalazio batean egin nahi den aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 11/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Aldaketa-proiektu horretan, pintura kakoak garbitzeko labe elektrikoa kendu nahi da, haren ordez gailu mekaniko bat jartzeko (bahe birakaria). Instalazioaren titularra Caveo Automotive Spain SA da.
187E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Tuterako udal mugartean dagoen beira laua fabrikatzeko instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena aldagela berriak egitea, aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 31. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Proiektuaren titularra Guardian Industries Navarra SLU da.
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA. Murillo el Cuendeko udal-mugarteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren (1 MW) proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzea. Espedientearen kodea: 5232-CE.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OIBAR
Oposizioa, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat. Izendapen-proposamena
FONTELLAS
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen Musika Eskolako irakaslearen bi plaza, bata Pianoko espezialitatean, eta bestea Gitarrako espezialitatean.
MURCHANTE
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza.
OLAZTI
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako (basozaina) plaza bat Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen albaitariaren 3 plaza. Deialdia bete gabe utzi dela deklarazioa
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen gazteriako teknikarien 2 plaza. Deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea
Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin gizarte esku-hartzerako teknikariaren plaza bat. Deialdia bete gabe deklaratzea
VILLATUERTA
Akats zuzenketa, zerrenda baten eraketan, hain zuzen, administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrendaren eraketan
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzeko. Deialdia indarrik gabe utzi dela deklaratzea
Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Lehiaketa-oposizioa, bete dadin laguntza-agentearen lanpostu bat, Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoan
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Deialdia, 2026-27 ikasturtean dirulaguntzak emateko honako hauei: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko, itundu eta diruz lagundutakoei, baita guraso elkarteei eta gurasoen irakaskuntzako kooperatibei ere. Laburpena
ANTSOAIN
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 22. poligonoko 189. lurzatian. Hasierako onespena
ARANGUREN
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak sor ditzan
ARMAÑANTZAS
Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera anitzeko lokala: taberna eta denda
AIEGI
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1212. lurzatitik 1253.eraino (Rafael Alberti kalea. 1. zenbakitik 27.eraino). Hasierako onespena
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1126. lurzatian (Nafarroa Behereko plaza). Hasierako onespena
BARAÑAIN
Deialdia, banakako dirulaguntzak emateko, bonu-taxia erabiltzeko 2026an. Laburpena
BAZTAN
Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat, 2026 urtean. Laburpena
BERRIOBEITI
Deialdia, eskola-adineko haurren kirol jarduerak diruz laguntzeko 2025-2026 ikasturtean. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2026an garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (%0,2ko ekarpena). Laburpena
DONEZTEBE
Borondatezko birpartzelatze-proiektua eta hirigintza-hitzarmena AR8 eremuan. Behin betiko onespena
LIZARRA
Aldaketa, 1.4 udal arauan. Hasierako onespena Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak
Burutzaren eskuordetzea errebokatzea, Montejurra 1976ko Memoria Batzordean
Aldaketa, taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2059., 2060., 2061., 2062., 2063. eta 2064. lurzatietan (Iturrieta kalea). Hasierako onespena
Deialdia, eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena
FALTZES
Udal Plan Orokorraren ordenantzen eta katalogoaren 5. artikuluaren 4. apartatua aldatzea. Ingurumen-txosten estrategikoa
FUNES
Aldaketa, hiri-jarduketarako plan berezian. Hasierako onespena
GALIPENTZU
Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko, eta hartara, kanalizazio elektrikoa eta sarbidea egiteko. Hasierako onespena
LAKUNTZA
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 946. eta 1231. lurzatietan. Hasierako onespena
LESAKA
Lankidetza-hitzarmena, Baztan-Bidasoa eskualdea garatzeko
LEDEA
Deialdia, elkarteei dirulaguntzak emateko, 2026an kultura eta/edo kirol eta/edo gizarte arloko jarduerak egin ditzaten. Laburpena
MENDIGORRIA
Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko
OLAIBAR
Xehetasun-azterketa, Otsakaingo 5. poligonoko 94. lurzatian. Hasierako onespena
IRUÑA
ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuko likidazioaren bigarren kontua. Akatsak zuzentzea eta testu bategina onestea
Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2026an laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuak egin daitezen. Laburpena
Dirulaguntzen deialdia, 2026an hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuak egiteko. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko, lehentasunezko produktu turistikoak babesteko 2026an. Laburpena
SAN MARTIN UNX
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
UBANIKO KONTZEJUA
Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
EGUESIBAR
Aldaketa Ardazko UAO 1.1 unitatea urbanizatzeko proiektuan. Hasierako onespena
DEIERRI
Akats zuzenketa, hiri-jarduketarako plan berezian, Errezuko 1. poligonoko 3. lurzatian
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, euskara-ikastaroak egiteko 2025-2026 ikasturtean. 2026ko maiatzaren 14ko 1155/2026 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartua. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko euskarazko udalekuetarako, 2026. urterako. Laburpena
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Dirulaguntzak, 2026rako, honako hauentzat: gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateak. Laburpena
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ARACIEL SOZIETATE KOOPERATIBOA
Sozietate kooperatiboa sozietate mugatu bihurtzea