2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, 1.4 udal arauan. Hasierako onespena Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak
2026ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran hartu erabaki baten bidez, aldaketa onetsi zen 1.4 udal arauan, hots, Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak ezartzen dituen arauan.
Ondorioz, eta erabakitakoa bete beharrez, onetsitako araudiaren testu osoa argitara ematen da, indarrean jar dadin.
Lizarran, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
ONETSITAKO ARAUA: 1.4.–JULIÁN ROMANO UGARTE MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK
Xedea
1. Udal honek prezio publikoak ezartzen ditu Musika Eskolaren zerbitzuengatik, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Musika-tresnen eskaintza.
1.–Akordeoia.
2.–Kantua.
3.–Klarinetea.
4.–Zeharkako flauta.
5.–Gaita.
6.–Gitarra.
7.–Perkusioa.
8.–Pianoa.
9.–Saxofoia.
10.–Gaita-danborra.
11.–Tronboia.
12.–Tronpeta.
13.–Txis5tua.
14.–Biolina.
Musika arloko prestakuntza osagarria.
1.–Musika Hizkuntza.
2.–Abesbatza.
3.–Ahots-taldea.
4.–Musika-tresnen taldea: dauden aukeren artean, honako talde hauek osatzeko saiakera eginen da:
4.1.–Akordeoi-orkestra.
4.2.–Gaita-jotzaileen taldeak.
4.3.–Eskolania.
4.4.–Haize-laukoteak.
4.5.–Txistulari-taldea.
4.6.–Txaranga.
4.7.–Comboak.
4.8.–Big Band.
4.9.–Perkusio-taldea.
Talde horiek matrikula berritzat jotzen direnez, eskola-orduetan emanen dira.
5.–Musika-tresnen taldeak.
6.–Musika Hizkuntza, Printzipio Harmonikoak.
7.–Piano osagarria.
8.–Ganbera-musika.
9.–Musika-terapia.
10.–Musika eta Mugimendua.
11.–Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena.
Eskola-eskaintza.
–Hastapena, 3tik 7 urtera bitarte:
1.0.1.–Musika eta Mugimendua, 3 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 1. maila). 40´ astean.
1.0.2.–Musika eta Mugimendua, 4 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 2. maila). 40´ astean.
1.1.–Musika eta Mugimendua, 5 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 3. maila). 1 ordu astean.
1.2.–Gaitaren eta Danborraren Hastapena, 5 urte (Gaitaren eta Danborraren Hastapenaren 3. maila). 1 ordu astean.
2.1.–Musika eta Mugimendua, 6 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 4. maila). 1 ordu astean.
2.2.–Gaitaren eta Danborraren Hastapena, 6 urte (Gaitaren eta Danborraren Hastapenaren 4. maila). 1 ordu astean.
3.1.–Musika Hizkuntzaren Hastapena, 7 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 5. maila). 1 ordu astean.
3.2.–Musika-tresnaren Hastapena –hautazkoa–, 7 urte. ½ ordu astean.
–Lehen zikloa:
4.–1. maila. Nahitaezko irakasgaiak:
4.1.–Musika Hizkuntza, 1. maila. 1 ordu astean.
4.2.–Musika-tresna, 1. maila. ½ ordu astean.
4.3.–Abesbatza, 1. maila. 1 ordu astean.
4.4.–Musika-tresnen multzoa, 1. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
5.–2. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
5.1.–Musika Hizkuntza, 2. maila. 1 ordu astean.
5.2.–Musika-tresna, 2. maila. ½ ordu astean.
5.3.–Ahots-taldea, 1. maila. 1 ordu astean (ikasleak bandakoa ez den instrumentu bat ikasten badu).
5.4.–Musika-tresnen multzoa, 2. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
–Bigarren zikloa:
6.–3. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
6.1.–Musika Hizkuntza, 3. maila. 1 ordu astean.
6.2.–Musika-tresna, 3. maila. ½ ordu astean.
6.3.–Musika-tresnen taldea, 1. maila. 1 ordu astean (ikasleak bandakoa den musika-tresna bat ikasten badu).
6.4.–Musika-tresnen multzoa, 3. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
7.–4. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
7.1.–Musika Hizkuntza, 4. maila. 1 ordu astean.
7.2.–Musika-tresna, 4. maila. ½ ordu astean.
7.3.–Musika-tresnen taldea, 2. maila. 1 ordu astean (ikasleak bandakoa den musika-tresna bat ikasten badu).
7.4.–Musika-tresnen multzoa, 4. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
8.–5. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
8.1.–Musika Hizkuntza, 5. maila. 1 ordu astean.
8.2.–Musika-tresna, 5. maila. ½ ordu astean.
8.3.–Musika-tresnen taldea, 3. maila. 1 ordu astean (ikasleak bandakoa den musika-tresna bat ikasten badu).
8.4.–Musika-tresnen multzoa, 5. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
–Hirugarren zikloa:
Ziklo honetan 2 bide hauek daude:
9.A.–Lanbidez besteko irakaskuntza bidea.
9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea.
9.A.–Lanbidez besteko irakaskuntzak. Nahitaezko irakasgaiak.
6. mailatik 10. mailara arte.
9.A. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.A.1.–Musika-tresna, 6. maila. ½ ordu astean.
9.A.2.–Musika-tresnen multzoa, 6. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
9.A. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.A.3.–Musika-tresna, 7. maila. ½ ordu astean.
9.A.4.–Musika-tresnen multzoa, 7. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
9.A. 8. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.A.5.–Musika-tresna, 8. maila. ½ ordu astean.
9.A.6.–Musika-tresnen multzoa, 8. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
9.A. 9. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.A.7.–Musika-tresna, 9. maila. ½ ordu astean.
9.A.8.–Musika-tresnen multzoa, 9. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
9.A. 10. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.A.9.–Musika-tresna, 10. maila. ½ ordu astean.
9.A.10.–Musika-tresnen multzoa, 10. maila. 1 ordu astean (kostu ekonomikorik gabe).
- Hautazkoak, 6. mailatik 10. mailara bitarte.
- Musika Hizkuntza, 6. mailatik 10. mailara bitarte. 1 ordu astean.
- Ganbera Musika. ½ ordu astean.
- Piano Osagarria. ½ ordu astean.
- Ahots-taldea/Musika-tresnen taldea. 1 ordu astean.
- Musika-terapia. ½ ordu astean.
9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak.
9.B. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.B.1.–Musika Hizkuntza, sarbidea, 1. maila. 1 ordu astean.
9.B.2.–Musika-tresna. ¾ ordu astean.
9.B.3.–Musika-tresnen multzoa. 1 ordu astean.
9.B.4.–Piano Osagarria edo Ganbera Musika. ½ ordu astean.
9.B. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak.
9.B.5.–Musika Hizkuntza, sarbidea, 2. maila. 1 ordu astean.
9.B.6. –Musika-tresna. ¾ ordu astean.
9.B.7.–Musika-tresnen multzoa. 1 ordu astean.
9.B.8.–Piano Osagarria edo Ganbera Musika. ½ ordu astean.
–Bestelako eskaintzak:
- 2. musika-tresna eman daiteke ezarritako prezioan.
–Helduentzako ikastaroak (18 urtetik gora):
10.–Musika-tresna praktika. ½ ordu astean.
11.–Musika Hizkuntza. 1 ordu astean.
12.–Abesbatza, Ahots-taldea eta Musika-tresnen taldea. 1 ordu astean.
13.–Musika-terapia. ½ ordu astean.
Ordaintzera behartuta daudenak
2. Eskolara joaten diren helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere, matrikula formalizatzen den unetik beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikasturte osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, eta hezkuntzako batzordearen oniritzia izanda.
Zenbatekoa
3. Prezio publikoaren zenbatekoa honako tarifa hauetan zehaztutakoa izanen da:
a) Ikastaro bakoitzerako izen-emate edo matrikula, ikasle bakoitzak: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.
b) Hilero, I. eranskinean jasotako tarifak (urteko zenbatekoaren arabera) ikastaroaren eta aplikazio modalitatearen arabera.
Kudeaketa eta diru-bilketa.
4. Ordainagiriak kobratzea. Prezio publikoen ordainketa honela eginen da:
–Matrikulatzeko eskubideen ordainketa matrikulatzeko epearen amaieran eginen da, irailean.
–Hilabeteko kuotei dagozkien ordainagirien ordainketa 9 kuotatan gauzatuko da, urritik ekainera (hilabete bakoitzaren 1etik 10era), banku entitatearen bidez, aldez aurretik ordainketa helbideratuta.
Horretarako, eskolan lehen aldiz sartzean, matrikularen inprimakiaz gain, beste inprimaki bat ere sinatuko da, idatziz jaso dadin bankuko helbideratzea egiteko baimena.
Musika-tresnen edozein irakasgaitan izena emateak berekin dakar "Musika-tresnen multzoa" irakasgaian izena ematea. Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.
5. Izena emateko epea (betiere, ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak errespetatuko dira taldea eratzeko) honako hau izanen da:
a) Ekaina: aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak barne) eta ikasle berrientzat.
b) Iraila: hutsik dauden plazak eskainiko dira eta ezin izanen da talde berririk eratu.
Epe horiek eskolako iragarki-taulan ezarriko eta argitaratuko dira.
6. Ikasleen ratioak. Honako gutxieneko eta gehieneko ikasle kopuru hauek ezartzen dira taldea eratzeko, eskolen iraupenari eutsiz:
–Gutxienez 5 ikasle beharko dira taldea eratzeko honako talde hauetako irakasgaietan: Musika eta Mugimendua I, II, III eta IV, Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena III eta IV, eta Musikaren Hastapena (Hastapenaren 5. maila).
–Gutxienez 4 ikasle beharko dira Combo irakasgaia eratzeko.
Behin taldekako irakasgai batean matrikulaturik, ikasleak eskubidea izanen du hurrengo urtean tokia edukitzeko taldekako irakasgai horren hurrengo ikasmailan.
7. Eskolan inskribatzeko ezinbestekoa da Lizarrako Udalarekiko ordainketak eguneratuak izatea, bai ikasleak bai haren legezko ordezkariek.
8. Hilabeteko ordainagirien %25eko beherapena ezartzen da familia ugarietako kideentzat, baina ez da bidezkoa izanen helduek hobaririk izatea. Beherapen hori nahi dutenek beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte.
9. Matrikulatutakoak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, lehentasun irizpide hauek aplikatuko dira sartzeko:
a) Aurreko ikasmailetan eskolan matrikulatutakoak.
b) Lizarran erroldatuak.
c) Inskripzio ordena.
d) Eskolan anai-arrebak izatea.
e) Zozketa.
10. Ezarritako prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.
Indarrean jartzea
Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
TARIFEN ERANSKINA
Ikastaro bakoitzerako izen-emate edo matrikula, ikasle bakoitzak: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.
Urteko kuotak, ikasle bakoitzarentzat.
| URTEKO ZENBATEKOA | FAMILIA UGARIAREN HOBARIA (%) |
HASTAPENA, 3TIK 7 URTERA BITARTE |
1.0.1.–Musika eta Mugimendua, 3 urte | Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 1. maila. 40´ astean | 221,94 | %25 |
1.0.2.–Musika eta Mugimendua, 4 urte | Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 2. maila. 40´ astean | 221,94 | %25 |
1.1.–Musika eta Mugimendua, 5 urte | Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 3. maila. 1 ordu astean | 221,94 | %25 |
1.2.–Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 5 urte | Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 3. maila. 1 ordu astean | 221,94 | %25 |
2.1.–Musika eta Mugimendua, 6 urte | Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 4. maila. 1 ordu astean | 221,94 | %25 |
2.2.–Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 6 urte | Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 4. maila. 1 ordu astean | 221,94 | %25 |
3.1.–Musika-hizkuntzaren Hastapena, 7 urte | Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 5. maila. 1 ordu astean | 221,94 | %25 |
3.2.–Musika-tresnaren Hastapena –hautazkoa–, 7 urte. ½ ordu astean | | 277,83 | %25 |
LEHEN ZIKLOA |
4.–1. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
4.1.–Musika Hizkuntza, 1. maila. 1 ordu astean | 721,71 | %25 |
4.2.–Musika-tresna, 1. maila. ½ ordu astean |
4.3.–Abesbatza, 1. maila. 1 ordu astean |
4.4.–Musika-tresnen multzoa, 1. maila. 1 ordu astean |
5.–2. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
5.1.–Musika Hizkuntza, 2. maila. 1 ordu astean | 721,71 | %25 |
5.2.–Musika-tresna, 2. maila. ½ ordu astean |
5.3.–Ahots-taldea. 1 ordu astean (bandakoak ez diren musika-tresnetan matrikulatutako ikasleak) |
5.4.–Musika-tresnen multzoa, 2. maila. 1 ordu astean |
BIGARREN ZIKLOA |
6.–3. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
6.1.–Musika Hizkuntza, 3. maila. 1 ordu astean | 721,71 | %25 |
6.2.–Musika-tresna, 3. maila. ½ ordu astean |
6.3.–Musika-tresnen taldea, 1. maila. 1 ordu astean (bandakoak diren musika-tresnetan matrikulatutako ikasleak) |
6.4.–Musika-tresnen multzoa, 3. maila. 1 ordu astean |
7.–4. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
7.1.–Musika Hizkuntza, 4. maila. 1 ordu astean | 721,71 | %25 |
7.2.–Musika-tresna, 4. maila. ½ ordu astean |
7.3.–Musika-tresnen taldea, 2. maila. 1 ordu astean (bandakoak diren musika-tresnetan matrikulatutako ikasleak) |
7.4.–Musika-tresnen multzoa, 4. maila. 1 ordu astean |
8.–5. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
8.1.–Musika Hizkuntza, 5. maila. 1 ordu astean | 721,71 | %25 |
8.2.–Musika-tresna, 5. maila. ½ ordu astean |
8.3.–Musika-tresnen taldea, 3. maila. 1 ordu astean (bandakoak diren musika-tresnetan matrikulatutako ikasleak) |
8.4.–Musika-tresnen multzoa, 5. maila. 1 ordu astean |
HIRUGARREN ZIKLOA |
Ziklo honetan 2 bide hauek daude: 9.A.–Lanbidez besteko irakaskuntza bidea. 9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea. |
9.A.–Lanbidez besteko irakaskuntza bidea. Nahitaezko irakasgaiak |
9.A. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.A.1.–Musika-tresna, 6. maila. ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
9.A.2.–Musika-tresnen multzoa, 6. maila. 1 ordu astean |
9.A. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.A.3.–Musika-tresna, 7. maila. ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
9.A.4.–Musika-tresnen multzoa, 7. maila. 1 ordu astean |
9.A. 8. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.A.5.–Musika-tresna, 8. maila. ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
9.A.6.–Musika-tresnen multzoa, 8. maila. 1 ordu astean |
9.A. 9. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.A.7.–Musika-tresna, 9. maila. ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
9.A.8.–Musika-tresnen multzoa, 9. maila. 1 ordu astean |
9.A. 10. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.A.9.–Musika-tresna, 10. maila. ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
9.A.10.–Musika-tresnen multzoa, 10. maila. 1 ordu astean |
Hautazkoak, 6. mailatik 10. mailara bitarte. |
Musika Hizkuntza, 6. mailatik 10. mailara bitarte. 1 ordu artean | 221,94 | %25 |
Ganbera Musika. ½ ordu astean | 766,26 | %25 |
Piano Osagarria. ½ ordu astean | 766,26 | %25 |
Ahots-taldea/Musika-tresnen taldea. 1 ordu astean | 766,26 | %25 |
Musika-terapia. ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
Comboa. 1 ordu astean | 221,94 | %25 |
9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak. |
9.B. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.B.1.–Musika Hizkuntza, sarbidea, 1. maila. 1 ordu astean | 834,3 | %25 |
9.B.2.–Musika-tresna. ¾ ordu astean |
9.B.3.–Musika-tresnen multzoa. 1 ordu astean |
9.B.4.–Piano Osagarria edo Ganbera Musika. ½ ordu astean |
9.B. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak |
9.B.5.–Musika Hizkuntza, sarbidea, 2. maila. 1 ordu astean | 834,3 | %25 |
9.B.6.–Musika-tresna. ¾ ordu astean |
9.B.7.–Musika-tresnen multzoa. 1 ordu astean |
9.B.8.–Piano Osagarria edo Ganbera Musika. ½ ordu astean |
BESTELAKO ESKAINTZAK |
2. musika-tresna | ½ ordu astean | 277,83 | %25 |
HELDUENTZAKO IKASTAROAK, 18 urtetik gora |
10.–Musika-tresnen praktika | ½ ordu astean | 628,38 | %0 |
11.–Musika Hizkuntza | 1 ordu astean | 221,94 | %0 |
12.–Abesbatza, Ahots-taldea eta Musika-tresnen taldea | 1 ordu astean | 60,75 | %0 |
13.–Musika-terapia. ½ ordu astean | | 277,83 | %0 |
Familia ugarikoak izanez gero, matrikulatzen diren ikasle guztiek, salbu eta helduentzako adarrekoek, %25eko deskontua izanen dute ezarrita dagoen tasan.
Ikasle batek ez badu bigarren zikloa bukatzen Musika Hizkuntzaren eta Musika-tresnaren irakasgaiekin batera (bi espezialitate horien bosgarren maila), honako tasa hau kobratuko da:
–Bosgarren mailatik gorako musika-tresna eta bosgarren mailako edo maila apalagoko Musika Hizkuntza: bigarren zikloaren tasa ordainduko du.
–Musika Hizkuntzan bosgarren maila gainditurik edukiz gero, eta bosgarren mailako edo maila apalagoko musika-tresna soilik eginez gero: hirugarren zikloko musika-tresnaren tasa ordainduko du.
Prezio horiek ikasturtero berraztertuko dira, eta aplikatuko zaie kontsumo-prezioen indizearen (KPI) aldakuntza.
Musika Eskolak, aldian behin, plan pedagogikotik kanpoko ikastaroak antolatzen baditu, horiek ez dute edukiko tarifa bat esleiturik, ordenantza honetatik kanpokoak izanen baitira; hala, halakoen tarifa ezartzeko, kontuan hartuko dira ikastarorako kalkulatzen diren ikasle eta ordu kopuruak, ikasleek ikastaroa autofinantzatzeko moduan. Jardueraren kostuan sartuko da nominari eta aplikatu beharreko gizarte segurantzari dagokien guztia.
Iragarkiaren kodea: L2606817