2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VILLATUERTA
Akats zuzenketa, zerrenda baten eraketan, hain zuzen, administrari-ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrendaren eraketan
Akats bat atzeman da deialdi honetako kalifikazio epaimahaiaren izendapenean: deialdia, eratu dadin, hautaproben bidez, izangaien zerrenda bat, administrari-ofizialaren lanpostua (C mailakoa) betetzeko, aldi baterako kontratuarekin, erantzuteko Villatuertako Udalean sortzen diren beharrei. Deialdia argitaratu zen 2026ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an. Villatuertako Udalak, 2026ko maiatzaren 12an egin osoko bilkura berezian hartutako erabaki baten bidez, akatsa zuzentzen da:
Honako hau dioen tokian:
1.–Epaimahaiburua: María José Calvo Meca, Villatuertako Udaleko alkatea.
2.–1. epaimahaikidea: Asunción Lasa Salinas, Villatuertako Udaleko administrari-ofiziala (Diruzaintzako Alorra).
3.–2. epaimahaikidea: Javier Sanz de Galdeano Echávarri, Villatuertako Udaleko zinegotzia.
4.–3. epaimahaikidea: Luis Alberto Cagigal Álvarez, Villatuertako Udaleko zinegotzia.
5.–Idazkaria: Maider Ariz Monreal, Villatuertako Udaleko idazkaria.
Honako hau behar du:
1.–Epaimahaiburua: María José Calvo Meca, Villatuertako Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Javier Sanz de Galdeano Echávarri, Villatuertako Udaleko zinegotzia.
2.–1. epaimahaikidea: Asunción Lasa Salinas, Villatuertako Udaleko administrari-ofiziala (Diruzaintzako Alorra).
Ordezkoa: Ana Irurzun Gorena, Deierriko Udaleko administrari-ofiziala.
3.–2. epaimahaikidea: Javier Díaz Fernández, Arroizko Udaleko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: María Teresa Sagasti Lacalle, Deikazteluko Udaleko administrari-ofiziala.
4.–3. epaimahaikidea: Eva Salinas Urra, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Ana Laborda Cano, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.
5.–Idazkaria: Maider Ariz Monreal, Villatuertako Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Javier Araujo Herreros, Deierriko Udaleko idazkaria.
Villatuertan, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2607038