103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2026an garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (%0,2ko ekarpena). Laburpena

DDBN kodea: 906171.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/906171).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2026an garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (%0,2ko ekarpena).

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.

Dirulaguntza eskatu eta justifikatzeko dokumentazio guztia aurkeztuko da Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.berrioplano.es/eu/).

Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2607202