103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2026an laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN kodea: 905144.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/905144).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea Iruñean jardunean ari diren erakundeek larrialdi humanitarioko jarduerei erantzuteko egiten dituzten jarduerak.

Ekintza humanitarioak barne hartzen ditu hondamendien biktimei laguntza eta babesa emateko ekintzak, hondamendien arrazoia fisiko-naturala edo klimatikoa izan nahiz gizakien ekintzen ondorio izan, bai eta indarkeria orokorraren eta gatazka armatuen ondorioak pairatzen dituzten biktimei ere, barne direla biztanleria-lekualdatze behartuak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendáriz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2606961