103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Ardazko UAO 1.1 unitatea urbanizatzeko proiektuan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa Ardazko UAO 1.1 unitateko urbanizazio-proiektuan, Carlos Llonis Irigoyenek sustatuta; hori guztia, aplikatzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluetan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2607210