2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak sor ditzan
Arangurengo Udalak, 2026ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez:
a) Onestea, batetik, eskumenak eskuordetzea Burlatako Udalari, hark kudea ditzan euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiak, eta, bestetik, kudeaketa-esleipeneko administrazio arteko hitzarmena.
b) Onestea eskumenak eskuordetzea lau urtez Burlatako Udalari, hark kudea ditzan euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiak.
c) Arangurengo Udaleko alkate Manuel Romero Pardori ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.
d) Erabaki hau Burlatako Udalari jakinaraztea.
e) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea).
Mutiloan, 2026ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2606810