2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat, 2026 urtean. Laburpena
DDBN kodea: 904424.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/904424).
Baztango Udalak, 2026ko maiatzaren 7ko Tokiko Gobernu Batzordean, erabaki zuen 2026an Baztan aldean gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak onestea.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Baztanen egoitza izanik, Baztanen bertan esku hartzen duten talde, entitate, kolektibo eta elkarteak dira dirulaguntzen xede. Edota, egoitza Baztandik kanpo izanik ere, Baztanen dihardutenak.
–Irabazi-asmorik ez izatea.
–Prebentzioaren, laguntzaren, gizarte-laguntasunaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana egiten dutenak. Eta gutxienez, aurreko urtean ekintza edo proiekturen bat garatu izana.
–Behar bezala erregistratuak daudenak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Baldintza hau betetzen ez badute, 10 egun izanen dute erregistroa gauzatzeko.
–Zerga-betebeharrak Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainduak izatea. Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
–Baztango Udalarekin zorrik ez izatea, Udalak ofizioz ziurtatuko du.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei dirulaguntzak emateko sistema ezartzea.
Dirulaguntzen helburua dira prebentzioaren, laguntzaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea; hots, espresuki kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dauden programak sustatzea.
Betiere diru laguntzaren xedea entitateak babestea da eta ez osorik finantzatzea. Hau da, entitateek bertze diru iturri batzuk izan beharko dituzte egitasmoak aitzinera ateratzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Dirulaguntza honen finantzaketa Baztango Udaleko Gastuen Aurrekontuetako 1-2311-4820000 "Dirulaguntza ongintzazko erakundeendako" kontu-sailarekin ordainduko da, 30.000,00 euroko diru kopurua duena.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Proiektuak, behar bezala beterik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua betez, eskaerak Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez izapidetu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalen epean.
Baztanen, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2606879