1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
85/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak ukatzen dituena Tafallako udal-mugarteko "El Planillo", "Acrux" eta "Valdiferrer" haize-parkeetarako (4,95 MW, 4,95 MW eta 4,6 MW, hurrenez hurren) eta haien transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako. Espediente kodeak: 1324-CE, 1325-CE, 1326-CE.
1.–Aurretiazko administrazio-baimenen eta eraikitzeko administrazio-baimenen eskaerak.
2024ko maiatzaren 13an, Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuz, Mistral Renovables 22 SL, Andrómeda Renovables 22 SL eta Olivo Generación Renovables SL entitate sustatzaileek aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak eskatu zituzten "El Planillo", "Acrux" eta "Valdiferrer" haize-parkeetarako (4,95 MW, 4,95 MW eta 4,6 MW, hurrenez hurren) eta haien transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Tafallako udal-mugartean.
Gero, 2025eko urtarrilaren 17an, sustatzaileek eskaera egin zuten proiektuen espedienteetan dokumentazio berria sartzeko.
2.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak.
Bat etorriz maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan jasotakoarekin, proiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketak jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, iragarki bat argitaratuta 2025eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ekoan, eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko otsailaren 26koan), eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren dagokion web-orrian argitaratu zen. Era berean, informazioa ukitutako udalari igorri zitzaion, jendaurrean jar zezan epe berean.
5 alegazio hauek jaso ziren:
–En Defensa de Nuestro Término de Tafalla elkartea.
–M. Torres Desarrollos Energéticos SL.
–Ander Urkiaga Ezkurra jauna.
–Sustrai Erakuntza fundazioa.
–Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartea.
Aldi berean, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien taulan zerrendatzen diren erakundeei, zeinek 11 txosten bidali baitzituzten.
ERAKUNDEA | TXOSTENA |
Tafallako Udala | |
Ingurumen Ebaluaziorako Atala | X |
Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atala | X |
Ustiapen Atala - Lurralde Kohesioa | |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | X |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | |
Herri-lurren Atala | X |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | X |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | |
Red Eléctrica de España SAU | X |
Nedgia Navarra SA | X |
Exolum Corporation SA | |
Telefónica SA | |
Nafarroako Ubidea SA | X |
Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia (AESA) | X |
ENAIRE | |
Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) | X |
Aguacanal | X |
Ebazpen honen xede diren espedienteetan dago alegazio eta txostenen edukia.
Nafarroan haize-parkeetarako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, 2025eko apirilaren 29an eta maiatzaren 13an haize-parkeen sustatzaileei igorri zitzaizkien aipatu txostenak eta alegazioak.
3.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.
2025eko ekainaren 18an, jasotako alegazio eta txostenei erantzun zieten enpresa sustatzaileek, eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera aurkeztu zuten, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatu artikuluan ezarritakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaerak igorri zituen Ingurumen Ebaluazioaren Atalera eta Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalera, hurrenez hurren.
4.–Aurkako ingurumen inpaktuaren adierazpena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 32E/2026 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren aurkako adierazpena egin zitzaien Tafallako udal-mugarteko "El Planillo", "Acrux" eta "Valdiferrer" haize-parkeei, transformazio- eta ebakuazio-azpiegitura komunak barne zeudela.
5.–Aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikuntzako administrazio-baimenak ukatzeko proposamena.
2026ko maiatzaren 7an, enpresa sustatzaileek aurkeztutako idazkietan, eskatu zuten oraingoz ez zedila eratutako bermeen itzulketa izapidetu, orduko egoerari eusten baitzitzaion.
Aurreko guztia ikusirik, eta hiru espedienteen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatzen du espediente horiek ebaztea eta eskatutako aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko baimenak ukatzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluaren arabera, aurkeztutako eskaerak funtsean berdinak direnez, bidezkoa da eskaera horiek metatzea baimenak ukatzeko ebazpenean.
Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak ukatzea Tafallako udal-mugarteko "El Planillo", "Acrux" eta "Valdiferrer" haize-parkeetarako (4,95 MW, 4,95 MW eta 4,6 MW, hurrenez hurren) eta haien transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Ustiapen Atalari, Herri-lurren Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: Mistral Renovables 22 SL, Andrómeda Renovables 22 SL, Olivo Generación Renovables SL, En Defensa de Nuestra Término de Tafalla elkartea, M. Torres Desarrollos Energéticos SL, Ander Urkiaga Ezkurra jauna, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartea, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzak, Nedgia Navarra SA, Exolum Corporation SA, Telefónica SA, Nafarroako Ubidea SA, ENAIRE eta AGUACANAL. Eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Tafallako Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziari eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, horrek galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2606999