103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko euskarazko udalekuetarako, 2026. urterako. Laburpena

DDBN kodea: 905685.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/905685).

Lehena.–Onuradunak.

Euskarazko udalekuetan parte hartu duten udalerriko pertsonak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: D ereduko LHko edo DBHko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan), udalekuak irauten duen bitartean Zizur Nagusian erroldatuta egotea, laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.

Bigarrena.–Xedea.

D ereduko ikasleentzat antolatzen diren eta jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskara-udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia (D eredua). 2026.urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

1.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak 2026ko irailean aurkeztu behar dira. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Zizur Nagusian, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2607120