1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
185E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Berako udal mugartean automoziorako baleztak eta barrak fabrikatzeko instalazio batean egin nahi den aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 11/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Aldaketa-proiektu horretan, pintura kakoak garbitzeko labe elektrikoa kendu nahi da, haren ordez gailu mekaniko bat jartzeko (bahe birakaria). Instalazioaren titularra Caveo Automotive Spain SA da.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratua aldatzeko jakinarazpena |
Espedientearen kodea | 0001-0057-2026-000037 | Hasiera eguna | 2026-04-07 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 11.6 taldea 1. eranskina / 2.9 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | AUTOMOZIORAKO BALEZTAK ETA BARRAK FABRIKATZEA |
Titularra | CAVEO AUTOMOTIVE SPAIN SA |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3125002206 |
Tokia | Bidasoa, 78. 9. poligonoa, 275. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 606.423,000 eta Y: 4.791.939,000 |
Udalerria | BERA |
Proiektua | Pintura kakoak garbitzeko labe elektrikoa kendu eta haren ordez gailu mekaniko bat jartzea (bahe birakaria) |
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 11.6 eta 2.9 taldeetan.
2026ko apirilaren 7an, titularrak instalazioa aldatzeko proiektuaren berri eman zuen; proiektu horrek xede du 39. fokua aldatzea, alegia, pintura kakoak garbitzeko labe elektrikoari dagokiona. Labe horren ordez bahe birakari bat jarriko da, hots, garbiketa mekanikoa eginen da.
Ikusirik industria-instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori ez-funtsezkoa dela, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen); izan ere, aldaketak ez dakar berekin erregelamendu horren 37. artikuluan ezarritako egoeretako bat ere.
Bestalde, aldaketa ez-funtsezkoa egiteko proiektu horren ondorioz, beharrezkoa da ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Irizpena ematea Berako udal mugartean automoziorako baleztak eta barrak fabrikatzeko instalazio batean egin nahi den aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 11/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Aldaketa-proiektu horretan, pintura kakoak garbitzeko labe elektrikoa kendu nahi da, haren ordez gailu mekaniko bat jartzeko (bahe birakaria). Instalazioaren titularra CAVEO AUTOMOTIVE SPAIN SA da.
Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du. Halere, horrek ez du esan nahi tramitatu behar ez direnik dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk.
Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea, bertan sartuz ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau CAVEO AUTOMOTIVE SPAIN SAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Iragarkiaren kodea: F2607140