2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko abenduaren 30ean egin bilkura berezian, erabaki zuen deialdi bat onestea, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoaren araubidean, Erronkariko Ibaxaren Batzordearen zerbitzura aritzeko. Deialdia 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu amaiturik, alkateak ebazpena eman du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta hura argitara emateko Batzordeko iragarki-taulan eta web-orrian (https://vallederoncal-erronkaribar.com/eu/); halaber, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri da, argitara dadin. Hori guztia, bat eginik deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin.
Era berean, deialdiaren 4.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, hala behar denean, egindako akatsak zuzentzeko.
Erronkarin, 2026ko maiatzaren 12an.–Batzordeburua, Amparo Viñuales Galé.
IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartuak:
1.–Naroa Sesma Suberviola
2.–Ane Almirantearena Saenz de Ugarte
3.–Miren Saldias Sáez
4.–Larraitz Gonzalez Vahl
5.–Arantxa Iriarte Sanz
Baztertuak:
1.–Rita Soledad Yagüe Martínez
Ez du frogatu euskarako C1 maila edo baliokidea.
Iragarkiaren kodea: L2606934