103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

284/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2025-2026 ikasturtean (deialdia azaroaren 7ko 782/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN kodea: 867708.

2026ko otsailaren 24an, dirulaguntzaren onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, eta erreklamazio-epe bat ireki zen, 2026ko otsailaren 25etik 27ra bitartekoa, biak barne. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, ez da halakorik jaso.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza ematea jarraian adierazitako entitateei. Dirulaguntza deialdia 2025-2026 ikasturterako egin zen, azaroaren 7ko 782/2025 Ebazpenaren bidez, partida honen kargura: 2026ko gastu-aurrekontuko 42400 420001 4816 322002 partida, "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntza" izenekoa (40000263 kontabilitate-espedientea).

ONURADUNA

IFKa

GEHIENEKO
ZENBATEKOA

Buztintxuri ikastetxe publikoko gurasoen elkartea

G71022693

2.478,00 euro

Mugarri Guraso Elkartea

G31557242

4.830,00 euro

Altsasu BHIko guraso elkartea

G31133721

4.655,00 euro

Guztira

11.963,00 euro

2. Jaso Fundazioaren eskaera ezestea, eskatzaileak uko egin baitio deialdian parte hartzeari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen administratibo honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2607134