2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuko likidazioaren bigarren kontua. Akatsak zuzentzea eta testu bategina onestea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 11-MAY-26 (3/UV).
«Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Iragarkia 2021eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an, eta 20 eguneko epean jendaurrean egon ondoren, behin betiko onetsi zen, organo berak 2021eko azaroaren 30ean egin bilkuran hartutako erabaki baten bidez. Behin betiko likidazioaren kontuaren zenbatekoa 194.387.735,24 eurokoa izan zen; hau da, 235,8546 eurokoa aprobetxamendu unitate bakoitzeko.
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 22an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Gerora, 2026ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bitartez, proiektua behin betiko onetsi zuen.
Akatsak atzeman dira apartatu hauetako titular-jabeen izenetan: 10.2 apartatua "Behin betiko likidazioaren bigarren kontua, lurzatien arabera" eta 10.3 apartatua "Behin betiko likidazioaren bigarren kontua, jabeen arabera".
Aldez aurretik argitaratu zirenez behin betiko likidazioaren lehen kontua eta behin betiko likidazioaren bigarren kontua, bai eta horien akats zuzenketa ere, komeni da testu bategin bat onestea; hala, dokumentu bakar, oso eta koherentea izanen da, eta saihestuko da gauzatze fasean kontraesanak, bikoiztasunak edo interpretatzeko arazoak egotea.
Espedientean sartu da Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren txostena, 2026ko maiatzaren 7koa.
Horrenbestez,
ERABAKI DA
1.–Onestea akats zuzenketa proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontuan: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. Akats zuzenketa hau Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak behin betiko onetsi zuen 2026ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bidez, betez Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2026ko maiatzaren 7an egindako txostenean ezarritako baldintzak.
2.–Adieraztea onetsitako zuzenketaren xedea dela akats materialak zuzentzea, eta ez dituela ukituko edo aldatuko banaketa irizpideak, kostuen egozpena, partaidetza kuotak edo espedientean onetsitako beste oinarrizko determinazio batzuk.
3.–Behin betiko onestea testu bategina, proiektu honen behin betiko likidazioaren bigarren kontuarena: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. 193.178.798,15 euro dira guztira.
4.–Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzara.
5.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
6.–Erabaki hau jakinaraztea interesa dutenei, eta adieraztea kasu bakoitzean zer errekurtso diren bidezkoak».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2606939