1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
290/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2026-2027 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren eskaintza modularra eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko Lanbide Heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan xedatuta dago Lanbide Heziketaren xedea dela, hezkuntza sistemaren barnean, ikasleak egokitzen laguntzea bizitzan zehar lanaren arloan izan daitezkeen aldaketetara bai eta haien garapen pertsonalean eta herritar demokratiko eta baketsu izan daitezen ere.
Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren I. tituluko IV. kapituluaren 2. atalak arautzen du eskaintza modularraren modalitatea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Administrazioak genero-ikuspegia bermatuko du Lanbide Heziketako planetan. Lanbide Heziketako goi mailako tituluen artean dago "Genero-berdintasunaren Sustapena" deritzona, zeinak lanbide ziurtagirietan ere dagoen prestakuntza ematen baitu. Hezkuntza Departamentuak ekintza positibotzat jotzen du "Genero-berdintasunaren Sustapena" alorreko prestakuntza espezifikoa eskaintzea, moduluen araberakoa, ulertzen baitu eskaintza hori bat datorrela aipatutako foru legearen printzipioekin. Gehienbat, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua dutenei zuzenduta dago. Hain zuzen, 2021-2022 ikasturtean egin zen aurrenekoz eskaintza hau, eta bat dator, esan bezala, apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen xedearekin. Izan ere, balioen aldaketa bultzatzen laguntzen du goi mailako teknikari titulazioa duten pertsonen artean. Aldaketa horren bidez, emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartu nahi da, haien autonomia eta ahalduntzea sendotzeko.
2026-2027 ikasturtean ere eginen da eskaintza modular hori, gaindituz gero lanbide ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen duten lanbide modulu guztiak biltzen dituena, eta eskaintza modular berri batzuk gehitzen dira, 1. eranskinean zehazten direnak. Horregatik, beharrezkoa da 2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketaren eskaintza modularra ezartzea, bai eta ikasleak onartzeko prozesuko egutegia zehazten duten datak ere.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2026-2027 ikasturterako, Lanbide Heziketaren eskaintza modularra ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein modulu eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.
2. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketa modularra egin nahi duten ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea 2026-2027 ikasturterako. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari eta ukitutako ikastetxeei.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARRA. 2026-2027 IKASTURTEA
ESKAINTZA
1. Lanbide Heziketaren eskaintza modularrean talde bana eskaintzen da hurrengo taulan zehazten diren moduluetan:
Goi mailako zikloa.–Genero-berdintasunaren Sustapena tituluaren eskaintza modularra (gaztelaniaz).
LANBIDE MODULUA | ORDUAK, GUZTIRA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
1404. Berdintasuna Sustatzeko Esku-hartze Esparruak | 165 | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Hezitzaile Eskola II IB. Iruña |
1405. Emakumeen Parte-hartze Soziala | 165 |
1402. Genero Indarkeriaren Prebentzioa | 165 |
1401. Genero Ikuspegia Informazioan eta Komunikazioan | 165 |
1403. Emakumeen Enpleguaren Sustapena | 195 |
Eskaintza modular honetan, prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez.
Goi mailako zikloa.–Zuzendaritzarako Laguntza tituluaren eskaintza modularra (euskaraz):
LANBIDE MODULUA | ORDUAK, GUZTIRA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
0180. Atzerriko Bigarren Hizkuntza | 165 | Administrazioa eta Kudeaketa | Elizondo Lanbide Eskola IBP. Elizondo |
0661. Enpresa Protokoloa | 130 |
0662. Enpresa Ekitaldien Antolaketa | 165 |
0663. Informazioaren Kudeaketa Aurreratua | 225 |
Eskaintza modular honetan, prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez. Haren iraupenaren %25 eta %35 artekoa izanen da, hau da, 172 eta 240 ordu artekoa.
Erdi mailako gradua.–Makineriaren Elektromekanika tituluaren eskaintza modularra (gaztelaniaz):
LANBIDE MODULUA | ORDUAK, GUZTIRA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
0714. Esekidura- eta Gidatze-sistemak | 230 | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP. Iruña |
0717. Tresneria eta Lanabesak | 135 |
0715. Indar- eta Gelditze-sistemak | 185 |
0716. Tresneriari eta Lanabesei Eragiteko Sistemak | 135 |
Eskaintza modular honetan, prestakuntza aldi bat egin behar da enpresa edo erakunde parekatu batean nahitaez. Haren iraupenaren %25 eta %35 artekoa izanen da, hau da, 172 eta 240 ordu artekoa.
2. Ratioa, oro har, hogeita lau ikaspostukoa da.
2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARREAN IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. 2026-2027 IKASTURTEA
LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea) | Ekainaren 1a | Ekainaren 10a | 14:00ak arte |
Baldintza eta sarrera nota egiaztatzea (izena emateko epean aurkeztu ez bada) | Ekainaren 24a | Ekainaren 26a | 14:00ak arte |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Ekainaren 30a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Ekainaren 30a | Uztailaren 2a | 14:00ak arte |
Onartuen 1. behin betiko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 15a | |
Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 16a | Uztailaren 20a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | Irailaren 1a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea | Irailaren 2a | Irailaren 4a | 14:00ak arte |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Irailaren 9a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Irailaren 9a | Irailaren 11 | 14:00ak arte |
Lanbide Heziketa erdipresentzialaren ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea | | Irailaren 15a | |
Lanbide Heziketa erdipresentzialaren ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartutakoen behin betiko 1. zerrendan daudenen matrikula | Irailaren 16a | Irailaren 17a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena | | Irailaren 23a | |
Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 24a | Irailaren 25a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 29a | |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 30a | Irailaren 30a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena | | Urriaren 2a | |
Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 5a | Urriaren 6a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 8a | |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 9a | Urriaren 9a | 14:00ak arte |
DATA GARRANTZITSUAK |
Eskolen hasiera lehenengo ikasmailan | 2026ko irailaren 21a |
Eskolen hasiera bigarren eta hirugarren mailetan | Ezarrita dagoena 2026-2027 ikasturteko egutegiaren ebazpenean. |
Iragarkiaren kodea: F2607191