2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTIN UNX
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
San Martin Unxeko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen San Martin Unxeko udal mugarteko balorazio txostena berrikustea.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
San Martin Unxen, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2607019