103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBANIKO KONTZEJUA

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Ubaniko Kontzejuak, 2025eko urriaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal hilerria arautzen duen ordenantza.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 5ean, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ubanin, 2026ko maiatzaren 8an.–Kontzejuko burua, Marina Mejías Jiménez.

UDAL ORDENANTZA, UBANIKO KONTZEJUKO UDAL HILERRIA
ARAUTZEN DUENA

Oinarriak

Ordenantza hau honako lege testuen babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93. artikulutik 96.era, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Zerga-egitatea

Zerga-egitatea da kolunbarioen esleipena edo kontzesioa egitea lurzoru publikoan.

Definizioa

Errauts-kolunbarioak dira gorpuak edo gorpuzkiak erraustetik heldu diren errautsak gordetzeko tokiak.

Gorpuak erraustetik heldu diren errautsak kutxetan sartu beharko dira, kanpoaldean zenduaren izena ageri dela.

Eskaerak

Kolunbarioa erabili nahi dutenek eskaera aurkeztu beharko dute Ubaniko Kontzejuan, honako agiri hauekin batera:

–Eskatzailearen NANaren fotokopia.

–Errausketa erraustegi batean egin izanaren ziurtagiria.

–Heriotza Erregistro Zibilean inskribatu izanaren ziurtagiria.

Ebazpena komunikatu ondoren, baiezkoa bada, errautsak gehienez hamabost eguneko epean utzi behar dira, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita. Horrela egin ezean, Kontzejuak besterik gabe ulertuko du kontzesioari uko egiten zaiola. Kontzesioaren aldeko ebazpenak datu hauek izanen ditu, gutxienez: kontzesiodunaren izen-abizenak, kolunbarioaren zenbakia, kontzesioaren data eta epea.

Kontzesioa

Kontzesioak eta errentamenduak honela ematen ahalko dira:

a) Pertsona fisiko bakar baten izenean.

b) Bi ezkontideen edo bikote egonkorreko bi kideen izenean, lehen eskuratzearen unean. Kontzesioak behar den tituluaren bidez egiaztatuko dira; Ubaniko Kontzejuak emanen du hura.

Kontzesioaren tituluetan honako hauek jasoko dira:

–Kolunbario zenbakiduna eta titularra identifikatzeko datuak.

–Kontzesiorako kontzeju-erabakiaren data eta horren epea.

Interesdunek aurretik eskatuta, Ubaniko Kontzejuak osoko bilkuran emanen du kolunbarioen kontzesioa, eskaeren ordenari jarraikiz.

Adinez nagusiak direnek eskatzen ahalko dute kontzesioa, baldin eta udalerrian erroldatuta badaude heriotzaren unean, bai eta gutxienez 10 urtez herrian bizi izan direnek ere.

Eskatzen ahalko dute kontzesioa, orobat, udalerrian erroldatuta ez badaude ere hartan nolabaiteko erroak dituztenek; eskaera egitean frogatu beharko dute hori. Kasu horietan, Ubaniko Kontzejuak baimenduko du kolunbarioaren erabilera, aztertu ondoren bai eskaera eta bai kolunbariorik dagoen erabilgarri.

Kontzesioaren epea

Ez da emanen epemugarik gabeko kontzesiorik; kontzesioa errespetatuko da, baldin eta ez badago eskaera berririk eta ez badago lur nahikorik. Hilobi edo nitxo zaharreneko gorpuak aterako dira, edo senideek berariaz eskatzen dutenean aterako dira.

Kontzesio epea 10 urtekoa izanen da, eta epea luzatzen ahalko da epe berberetan, hala eskatzen bada kontzesio epea iragan baino hilabete lehenago gutxienez, eta indarrean dagoen tasa ordaintzen bada. Kontzejuak eskaera ebatziko du; luzapena ukatzen ahal du, uste baldin badu hurrengo urteetan sortzen ahal diren beharrei erantzuteko toki nahikorik ez dagoela.

Epe horietakoren bat bukatu eta hilabete iraganda, inork ez badu eskatzen errautsak emateko, Kontzejuak hezurtegi orokorrera eramanen ditu.

Interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiak direla eta, kontzesioa ezeztatzen bada epea bukatu baino lehen, interesdunak ez du ordaindutakoa (osorik zein partez) itzultzeko eskubiderik izanen.

Errautsak gordetzeko modua

Errautsak modu ordenatuan gordeko dira kolunbarioetan, goitik behera eta ezkerretik eskuinera. Lerro bat ez bada osorik bete, ezin izanen dira erabili hurrengo lerroko kolunbarioak. Ordena bat jartzearren, aintzat hartuko da erabileraren kontzesioaren data.

Errauts-kolunbarioen erregistroa

Kontzejuak kolunbarioen erregistroa kudeatuko du. Gutxienez honako hauek jasoko dira horretan: eskatzailearen izen-abizenak, kolunbarioaren zenbakia, kontzesioaren data eta epea, eta bertan utzitako erraustuen izen-deiturak.

Zerga-egitatea

Zerga-egitatea da errauts-kolunbarioen esleipena edo kontzesioa egitea lurzoru publikoan.

Ordaintzera behartuak

Esleipen edo kontzesio hori eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu behar du prezioa.

Desobiratzeen eta hilobiei lotutako beste lan batzuen kasuan, kontzesioaren esleipendunaren kontura izanen da beti kostua.

Zenbatekoa

Ubaniko Kontzejuak osoko bilkuran finkatuko du urtero ordenantza honen xedea den prezio publikoaren zenbatekoa, legeak kontzesio mota honetarako finkatzen duen denbora mugarekin.

Ordaindu beharra

Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da aprobetxamendua baimentzen denean, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarririk ez dagoen guztian martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea izanen da aplikatzekoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.

Iragarkiaren kodea: L2606837