103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 907224.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Legea). Deialdiaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/907224).

Xedea: gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren araubidean, eskola-jantokietara joan daitezen Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleak, baldin erroldaturik badaude eta bizi badira Lizarrako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdean (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin).

Onuradunak: Lizarrako oinarrizko eskualdeko bizilagunak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean jaso dira (Erabakia, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2026an, Lizarrako, Muniain-Aberingo eta Morentingo bizilagunei).

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 17.640 euro da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 1etik 5era.

Lizarran, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2607562