103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, banakako dirulaguntzak emateko, bonu-taxia erabiltzeko 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 905312.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/905312).

Tokiko Gobernu Batzarrak maiatzaren 11n hartutako erabakiaren bidez onartu dira 2026erako banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, mugikortasun-desgaitasun larria duten pertsonek bonu-taxia garraio egokituaren ordezko baliabide gisa erabiltzeko.

Oinarriak Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eta/edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan jaso ahal izango dira, 08:30etik 14: 00etara. Barañaingo Udalaren webgunean ere kontsultatu ahal izango dira.

Barañainen, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2606992