103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Borondatezko birpartzelatze-proiektua eta hirigintza-hitzarmena AR8 eremuan. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurak 2026ko apirilaren 27an egindako ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onartu dira espediente hauek: Doneztebeko AR8ari dagokion hirigintza-aprobetxamenduaren lagapenaren %10 dirutan konpentsatzeko kudeaketa-hitzarmen urbanistikoa, eta AR8 horri dagokion borondatezko birpartzelazio-proiektua, Jose Diego Sarratea Arregui jaunak, Francisco Jose Sarratea Arregui jaunak, Mercedes Sarratea Arregui andreak, María Sarratea Arregui andreak, Gorka Sarratea Arregui jaunak eta Ana Sarratea Arregui andreak sustatua.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 152. artikuluetan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.

Erabaki horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, errekurtso hauetakoren bat jarri ahal izango da:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza eman duen organo beraren aurrean, aukeran, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, nahi izanez gero, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donezteben, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2606971