1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1782/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 1337/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza oposizio bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 1337/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2026ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.
Aipatu deialdiaren 6.3.1 oinarrian akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 1337/2026 Ebazpenaren 6.3.1 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien bost plaza oposizio bidez betetze. Honako hau da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
"6.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena".
Honela behar du:
"6.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako lehenbiziko eta bigarren zatietako gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena".
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2607648