103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza.

Alkateak maiatzaren 12an emandako 108/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza.

Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2026ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

OINARRIAK.–DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETE DAITEZEN ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN BI PLAZA, FUNTZIONARIO ARAUBIDEKOAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, funtzionarioen araubidekoak eta lanaldi osokoak, 32 eta 33 zenbakiak dituztenak Murchanteko Udalaren plantilla organikoan. Plazak txanda hauetan banatuko dira:

  • Lanpostu bat txanda irekian.
  • Lanpostu bat igoera-txandan.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek eratu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, jarraikiz 9. oinarriari, aldi baterako lan kontratuak egiteko:

a) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen proban puntuazioaren %15, gutxienez, lortu duten izangaien zerrenda.

1.2. Baldin hautaprobak gainditzeko gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsa, txanda irekikoari gehituko zaio.

Era berean, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, gainditurik ere txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Gisa berean, txanda irekiko lanpostua aurreko atalean adierazi bezala eskuratzeko aukera izanen dute igoera txandako izangaiek baldin ez badituzte betetzen, deialdiko 3.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean, txanda horretan parte hartzeko eskakizun berariazkoak.

Izendapenaren ondorioz hautatzen dena Murchanteko Udaleko funtzionario bilakatuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da, eta hartan kidetuko.

1.3. Lanpostuek D mailako ordainsariak dituzte, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkienak, baita plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokiak izanen dira deialdiko plazen kategoria eta mailarako, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Igeltserotza lanak, oro har, eta mantentze-lanak eta pintura lanak, udal bulegoetarako, instalazioetarako, biltegietarako eta hilerrirako.

–Mekanika. udal-makina, -ibilgailu, -erreminta eta -lanabesak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta gainerakoak muntatzea eta desmuntatzea, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Ibilgailuak gidatzea eta makinak maneiatzea (B motako gidabaimena arte).

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

–Eskatzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzako jarduketak egitea, baldin bere mailakoak badira, eta oinarrizko lanak egitea laneko ibilgailuak zaintzeko eta mantentzeko.

–Agindutako bide garbiketa egitea, horretarako erabiliz Murchanteko Udalak dauzkan baliabideak.

–Laguntzea prestatzen eta garbiketa lanak egiten Murchanteko Udalak programatzen dituen jaietan eta kultura ekitaldietan, bai eta Murchanteko Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:

–Segurtasun- eta higiene-arauak betetzea, behar bezala baliatuz zeregin bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Arduradunari behar bezain garaiz komunikatzea udal azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan atzemandako gabeziak, matxurak eta akatsak, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, horretarako proposatuz ekintza eta aldaketa lagungarriak.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapenak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgu jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.

–Kontrolatzea eta begiratzea ea betetzen diren Udalaren ordenantzak, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta eta jasota ea araudia betetzen den honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Begiratzea ea bide eta espazio publikoak egoera onean dauden, bai eta udal eraikinak ere, eta proposatzea behar diren mantentze-lanak eta/edo hobekuntza-lanak.

–Lorezaintzako alorra:

  • Lorategietako eta zuhaiztietako mantentze-lanak, belarra moztea, loreak landatzea, inausketak, ongarritzea, jorratzea, fumigatzea, ereintza, ureztatzeko instalazioen mantentze-lanak, basolanak, ingurumena zaintzeko eta babesteko lanak eta abar.
  • Ureztaketa automatikoarekin erabilitako makinen mantentze- eta garbiketa-lanak egitea lorategietan, parke publikoetan eta berdeguneetan.

–Garbiketa alorra:

  • Murchanteko bide publikoen garbiketari dagozkion honako lan hauek egitea, ezarritako garbiketa programarekin bat.
  • Udalaren berdeguneak garbitzea.
  • Udazkenean, hostoen garbiketa.
  • Leku batean ekitaldiak edo jaialdiak egin behar badira, hura garbitu eta egokitzea.
  • Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea lana planifikatzeko eta antolatzeko.
  • Garbiketa lanetan erabiltzen den makineriaren mantentze-lana egitea.

–Mantentze-lanetako alorra:

  • Mantentze- eta konponketa-lanak egitea udalaren azpiegitura eta egoitzetan: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, ureztaketa.
  • Herrian igeltserotzako lan txikiak egitea, beharrezkoa denean.
  • Oinarrizko mantentze- eta kontserbazio-lanak egitea laneko ibilgailuetan.
  • Berdeguneetan mantentze-lanak egitea, baita ureztatzea eta ureztaketen programazioa ere.
  • Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

–Lan orokorrak:

  • Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.
  • Koordinatzaileari aldiro komunikatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.
  • Zerbitzuak hobetu daitezen sustapen lana egitea eta laguntzea, proposatuz hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak.
  • Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.
  • Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Erantzukizunak administrazioko lanetan:

  • Zerbitzuetan izapidetutako jakinarazpen guztiak entregatzea, eta horiek erregistratzea, ordenatzea eta dagozkien hartu-agiriak entregatzea.
  • Kontrolatzea Udalaren taulan argitaratutako ediktuen, oharren eta iragarkien datak.
  • Korrespondentzia jasotzea posta alorretik eta mezularitza enpresetatik, eta bere gain hartzea egoki banatzeko ardura.
  • Administrazio arloan laguntzeko agintzen zaizkion lanak egitea, hala nola dokumentuen fotokopiak, koadernatze lanak eta abar.
  • Kontrolatzea eta begiratzea ea betetzen diren Udalaren ordenantzak, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta eta jasota ea araudia betetzen den honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
  • Begiratzea ea bide eta eremu publikoak egoera onean dauden, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.
  • Erositako garbiketako gai suntsigarriak nola iristen diren kontrolatzea, baita paper gaiak, altzariak eta abar ere.
  • Udal zerbitzuei laguntzeko lanak eta mandatuak egitea: iragarkiak, bandoak eta Udalaren publizitatea banatzea eta jartzea; bankuekikoak; agiriak eramatea; bulegoko materiala banatzea; gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.
  • Udalerriaren honako hauek zaintzea: trafikoaren antolamendua, aparkatzea, obra lizentziak, bide publikoaren okupazioa eta abar.
  • Laguntza administratiboko oinarrizko lanak egitea, agiriak banatzea, udal ondasunak zaindu, gorde eta mantentzea, udal-mugartean egiten diren obrak kontrolatzea, eta Udalak agintzen dizkion gainerako guztiak, baldin bere lanpostuari badagozkio.

–Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatua, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Lanbide Heziketa, edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena, edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

f) Murchanteko Udalaren kontuan (3.3 oinarrian zehaztua) 12 euro sartzea, azterketa eskubideak izateko.

g) B motako gidabaimena izatea, eta indarrean.

2.2. Igoera txandako izangaiek bete beharko dituzte, aurreko ataleko betekizunez gain, ondotik ematen diren baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baita agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik ere (deialdiaren 3.1 atalean adierazia), harik eta lanpostuaren jabetza hartu arte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

Ez da beharrezkoa izanen deialdian aurreikusitako titulazioa baldin langile finkoak badira eta frogatzen badute administrazio publikoek aitortutako zortzi urteko antzinatasuna.

2.3. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak baldintza horiek frogatu beharko ditu deialdi honen 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ditu, eta mantendu hautapen prozesuak iraun bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Murchanteko Udaleko alkate udalburuari zuzendu behar zaizkio, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira Murchanteko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (egoitza elektronikoan dago), hartarako baliatuz izapide hau: Erregistro elektronikoa / Eskabide orokorra aurkeztea. Murchanteko Udala - Egoitza elektronikoa.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabideak aurkezteko, I. eranskineko eredua erabili beharko da. Eredu hori Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoan deskarga daiteke (257155K espedientea: Gardentasun-ataria), deialdiaren web-fitxatzat jotzen baita argitaratzearen ondorioetarako.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdira aurkezten dituen merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

b) 12 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu honetan:

–Caixabank: ES 60 2100 5067 0121 00183322

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: zerbitzu anitzetako enplegatuaren azterketa.

3.4. Deialdiko igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin eta Murchanteko Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, deialdi honen 2.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

3.6. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean. Beste agiri batean adierazi beharko dituzte eskatutako egokitzapenak, eta komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

3.7. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Murchanteko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara eman dadila Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda iragarki-taulan argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara eman dadila Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.

Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioa eta zein izanen den epaimahaiaren behin betiko osaera.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Macario Manuel Jarauta Simón, Murchanteko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: María Luisa Jiménez Malo, Murchanteko Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Jaime Patricio Hernández, Tuterako Udaleko igeltsero-ofiziala.

Ordezkoa: Sergio Mangas Martínez, Tuterako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Epaimahaikidea: Juan Carlos Irisarri Samanes, Tuterako Udaleko obretako zaintzailea.

Ordezkoa: David Pérez Ruberte, Tuterako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Epaimahaikidea: Gustavo Ortega Clemente, Murchanteko Udaleko kiroleko koordinatzailea.

Ordezkoa: Angel González Fernández, Murchanteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

Batzordekide idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Murchanteko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Cristina Montes Chivite, Cortesko Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.

6.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren aurretik izanen da, eta gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:

6.3.a) Administrazio publikoen zerbitzuan egindako urte bakoitzeko, zerbitzu anitzetako enplegatu gisa edo antzeko zereginetan (betiere D mailan): 2 puntu.

6.3.b) Administrazio publikoen zerbitzuan egindako urte bakoitzeko, aurrekoak ez diren D mailako beste lanpostu batzuetan, edo A, B edo C mailakoetan: 1 puntu.

6.3.c). Administrazio publikoen zerbitzuan egindako urte bakoitzeko, E mailako lanpostuetan: 0,5 puntu.

Oharrak:

–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).

–Hori frogatuko da egoki den administrazio publikoaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta. Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen diren kasuetan, honako hauek ere adierazi beharko dira: a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia; edo b) horiek ohiko lanaldiarekiko duten ehunekoa.

–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, ez da kenduko dagokion zatia.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.

Aurreko apartatuen batura ez da izanen 10 puntu baino handiagoa.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du lorturiko puntuazioa Murchanteko Udalaren iragarki-taulan, bakoitzak lehiaketaldian eskuratu dituen puntuak zehazturik. Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, bost egun balioduneko epean, Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektroniko orokorrean, eskabide orokorra aurkezteko izapidea baliatuta. Murchanteko Udala - Egoitza elektronikoa.

6.4. Oposizioaldia: Honako ariketa hauek izanen ditu:

6.4.1. Lehenbiziko proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati; galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira; kalifikazio-epaimahaiak adieraziko du nola, proba egin aurretik.

6.4.2. Bigarren proba: praktikoa. Proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuan bete beharreko zerbitzuekin lotuta; epaimahaiak gaiak hautatuko ditu deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendatik, edo, bestela, idatziz ebatzi beharko da kasu praktiko bat edo batzuk, gai-zerrenda horretan jasotako gaiei buruzkoak, edo bi aukeren arteko nahasketa bat.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean ala gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

Proba praktikoan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Kalifikazio-epaimahaiak bi probak egun berean egitea erabakitzen ahal du.

6.4.3. Ariketak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

6.4.4. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da proba teorikoan. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak ikusgai jarriko ditu kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.

6.4.5. Epaimahaiak oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan dagoen gardentasun-atarian. Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, bost egun balioduneko epean, Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektroniko orokorrean, eskabide orokorra aurkezteko izapidea baliatuta. Murchanteko Udala - Egoitza elektronikoa.

6.4.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuenak lortu dituzten bi izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate udalburuari, aintzat hartuta 1.2 oinarrian jasotako berezitasunak, igoera-txandari eta txanda irekiari dagozkienak. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko da.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.

7.2. Izendapen-proposamena iragarki-taulan argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu Murchanteko Udalaren erregistro orokorrean, frogatzeko betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak; zehazki, honako agiri hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunetan aritzea.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.

d) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

f) Izangaia langile finkoa bada Nafarroako beste administrazio publiko batean, deialdi hau egin duena ez beste batean, aurrekoaz gain ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, frogatzeko aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.

f) B motako gidabaimenaren fotokopia, indarrean dagoena.

7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean (salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), ezin izanen da izendatu, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Hautapen-prozesua amaitu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duten izangaiek 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Murchanteko Udaleko alkate udalburuak Murchanteko Udaleko funtzionario izendatuko ditu, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezaten.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean jabetuko dira plazaz izendatutako izangaiak, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik. Egun horretan jabetza hartu ezean (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Murchanteko Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratuko da, probak gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaiekin.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien beste zerrenda bat eratuko da, halaber, oposizioko lehen ariketan gutxienez puntu %15 lortu dituzten izangai baztertuekin. Zerrenda horretan ez da gehituko lehiaketaldia, lehen ariketan lortutako puntuazio-ordenari jarraikiko zaio, eta zerrendan berdinketa gertatzen bada, zozketa bidez ebatziko da.

9.2. Probak gaindituta ere plazarik lortu ez dutenen zerrenda eta Murchanteko Udalean kontratatzeko izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Murchanteko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, eta horren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere plazarik lortu ez dutenen zerrenda eta lehen ariketan gutxienez puntuen %15 lortu dituztenena; hori guztia, une oro indarrean dauden kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Murchanteko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez du berekin ekartzen interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak, horiek oinarri honetan ezartzen den gisan frogatu behar baitira.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Udalaren indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dute titulazioaren frogagiria, 2. oinarriko baldintza betetzen dutela frogatzekoa. Horretarako, kontratua formalizatzen denean, jatorrizko agiria aurkeztu beharko dute, edo behar bezala konpultsatutako kopiak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen zaizkien agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzearen ondoriozko eskubide guztiak, galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.

Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikoa egin arte.

9.3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira kontrataziorako izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko toki-erakundean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:

9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.

9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz. Aipatutako estatutua onetsi zen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

9.4.2. Dei egiteko sistema.

9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.

Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.

Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".

Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio-premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei eginen dira bederen, kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.

Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio, horren berri emateko.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Sei hilabeteko epean ezinezkoa izan bada izangai batekin harremanetan jartzea, "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.

Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa bada, lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.

9.4.2.2. Administrazio-araubideko kontratazioa.

Aldi baterako langileak administrazio araubidean kontratatzeko, jarraituko zaio irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan ezarritako araubide juridikoari. Dekretu horrek ezartzen ditu arauak Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko. Dei egiteko, deialdi honetan jasotako sistema aplikatuko da, 68/2009 Foru Dekretuari aurka egiten ez dion orotan.

9.4.2.3. Araubide orokorraren salbuespenak.

a) Murchanteko Udalarekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko beste bat eskaintzen bazaio, betiere kontratatua dagoen eremu berekoa baldin bada, kasuan kasuko zerrendan badago eta kasu hau gertatzen bada:

–Kontratu labur bat badu indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).

b) Izangai bat jada lanpostu batean aritu bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:

–Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.

–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea zerrendatik kanpo uzteko arrazoietako bat.

9.4.2.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela; izan ere, kasu horretan, duen postuari eutsiko dio:

–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.

–Aldi baterako ezintasuna izatea.

–Lan-kontratu bat indarrean izatea.

–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kabuz baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Norberaren ezkontza suertatzea, edo pareko egoera bat, 6/2000 Legearen arabera (6/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzkoa), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

Kasu horietan, izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. "Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean, agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.

9.4.2.5. Zerrendako azken tokira joatea.

Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:

a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 9.4.2.4. atalean ezarritako kasuetan.

9.4.2.6. Zerrendetatik baztertzea.

Deia jaso duten izangaiak zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:

a) Kontratua probaldian hutsaldu bazaio, zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.

b) Lanpostua uzten badu, bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.

c) Kontratua azkentzen bada gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatutako langilea gauza ez izateagatik lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko edo hartan egoki aritzeko, nabarmendu denean behar adinako errendimendurik ez duela lanpostuko eginkizunak eraginkor egiteko, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, betiere interesdunari entzunaldia eman ondoan eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondoan.

10.–Datuen babesa.

Murchanteko Udalaren ardura da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalak tratatzea.

Tratamenduaren helburua da administrari-ofizialaren lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.

Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko).

Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko behar den denbora guztian ere. Aplikatzekoa izanen da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (12/2007 Foru Legea, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa, eta Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteari buruzko izapideak), edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@murchante.com).

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Murchanteko Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoan dagoen gardentasun-atarian.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak: ....................................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ................................................. (edo balio bereko beste nortasun-agiriren bat), jaioteguna: ........................(e)ko ......................................aren ..........(e)(a)n, jaioterria: .................................................. (..........................................), nazionalitatea: .............................................................; egungo bizitokia: ..................................................................................... (..............................................), kalea: ..................................................................................................., posta-kodea: ............................, telefonoa: ................................. eta posta elektronikoa: ...............................................................................

Hauxe adierazten dut:

Betetzen ditut eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean, honako honetan: deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako bi lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez, Murchanteko Udalean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (zenbakia: ..........; argitaratze-data: ...............(e)ko ..............................aren ..........(e)a).

–Eransten dut deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

Txanda: Txanda irekia edo igoera-txanda (ezabatu egoki ez dena).

–(Kasua bada) Desgaitasuna dut eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditut, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztu behar dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).

–(Kasua bada) Aurkezten dut desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.

–Eskabidearekin batera aurkezten dut lehiaketaldirako merezimenduen fotokopia.

Horiek horrela, eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, beraz, onartua izatea honako honetan: hautaprobak, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, funtzionarioen araubidekoak, Murchanteko Udalean.

Murchanten, 2026ko ............................................aren ........(e)an.

(Sinadura)

MURCHANTEKO UDALEKO ALKATEA.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Murchanteko Udala. Helburua: administrari-ofizialaren lanposturako oposizio-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, deialdiko 10. oinarrian adierazitako informazio gehigarrian adierazitakoarekin bat.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: prozeduran interesdun direnak; jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua; ordezkaritza; administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, erregistroak, administrazio-isiltasuna, epemugak eta epeak (zenbaketa). Administrazio-egintzak: baldintzak. Efikazia, jakinarazpena. Administrazio-prozedura erkidea. Bermeak. Faseak. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: Abstenitzea eta errekusatzea. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak: II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolamendua. V. titulua: toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: udalerria, Nafarroako toki-erakunde gisa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

5. gaia.–Murchanteko udalerriaren ezagutza orokorra: kale-izendegia, kultur ondarea eta historia, udalerriko parajeak eta leku izenak.

6. gaia.–Aritmetika, geometria, idazketa eta ortografiako oinarrizko erregelak.

7. gaia.–Arriskuak eta larrialdiak. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak. 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, oinarrizko araua onesten duena larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabeserako: xedapen orokorrak; II. eranskina. Autobabeserako planaren gutxieneko edukia; III. eranskina. Definizioak. Segurtasun-arauak eta babes-neurriak konponketetan.

8. gaia.–485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena laneko segurtasunari eta osasunari buruzko seinaleztapenaren arloan.

9. gaia.–486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena lantokietako segurtasunaren eta osasunaren arloan.

10. gaia.–487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena langileen segurtasunaren eta osasunaren arloan, zamak eskuz jasotzeari buruz, langileen bizkarrerako eta gerrialderako arriskutsua izan daitekeen aldetik.

11. gaia.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasunaren eta osasunaren arloan.

12. gaia.–1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen dituena langileek lan ekipoak erabiltzearen arloan.

13. gaia.–374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa, lanean agente kimikoekin jarduteari lotutako arriskuei dagokienez.

14. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makinen oinarrizko erabilera.

15. gaia.–Igeltserotza: igeltserotzako oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea. Igeltserotza-lanetan egin beharreko oinarrizko lan eta eginkizunak.

16. gaia.–Oinarrizko elektrizitatea: argiketariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak eta beste lanabes batzuk). Eraikinetako banaketa-koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, etengailu magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak –lur-konexiodunak nahiz gabekoak–, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak):

17. gaia.–Zurgin-lana: zurginaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa, lixak, kolak eta bestelako tresna eta osagarriak). Zurgintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea). Sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa.

18. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

19. gaia.–Mekanika: udal-makina, -ibilgailu, -erreminta eta -lanabesak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.

20. gaia.–Eraikinen eta hiri-altzarien mantentze-lanak.

21. gaia.–Ureztapen sarea onik zaintzeko lanak: Ureztaketa instalazioaren mantentze-lan prebentiboa. Aspertsoreak, difusoreak, tantakako sistema eta uholdeak. Ukondoak, t-ak, pasoko giltzak eta ixteko giltzak. Elektrobalbulak. Iragazkiak. Euri sentsoreak.

22. gaia.–Soropiletako eta belaietako zainketa lanak (ureztaketak eta ureztaketa motak; soropila segatzea; eskarifikatzea; aireatzea; profilatzea; berrereintza. Zohien bidez berritzea). Zuhaitzak eta zuhaixkak zaintzeko lanak (ureztaketak eta ureztaketa motak. Zuloak egitea eta jorratzea; inausketak; zurkaitza paratzea). Landare loredunak eta landare erraboildunak zaintzeko lanak (ureztaketak eta ureztaketa motak; substratua ematea; lurra prestatzea; garbitzea eta kentzea).

23. gaia.–Sortze eta berriztatze lanak lorezaintzan. Belardiak berriztatzea eta ereitea (helburua, berrereintza motak, horiek egiteko sasoia, drainatzeak eta drainatze motak). Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak berriztatzea (zuhaitzak, urteroko landareak, biurteko landareak, landare erraboildunak, landare bizikorrak). Lurra prestatzea. Drainatzeak. Drainatze motak. Landaketa motak. Landaketa esparrua eta espezieak hautatzea. Lorezaintzako oinarrizko lanabesak zein diren eta nola erabili eta mantentzen diren (kimatzeko guraizeak, belarra mozteko makinak, are makinak, sasi-garbitzeko makina, heskai-moztekoak, aitzurrak, palak, eskuareak eta beste lanabes batzuk). Lorezaintzako mantentze-lanetako oinarrizko eragiketak (aspertsoreak jartzea, erregulatzea eta martxan jartzea, ureztatzeko instalazioen zainketa, garbiketa, lorategien kontserbazio lanen egutegia). Lorategirako produktuak aplikatzeko oinarrizko ezagutza (ongarria, intsektizidak, ongarritzea planifikatzea, ingurumenarekiko jardunbide egokiak produktu fitosanitarioak erabiltzean).

24. gaia.–Kimatze lanak: Arbolak kimatzea. Kimatu beharra espezie bakoitzean. Kimatzearen oinarriak (helburuak, motak, sasoia eta maiztasuna, mozketak egiteko manera). Zuhaixkak, azpi-zuhaixkak eta heskaiak kimatzea (kimatze beharra espezie bakoitzean, kontuan izan beharreko alderdiak, kimatze motak, kimatzea, kimatzeko sasoia).

25. gaia.–Metalezko arotz-lanak: sarrailagintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak, metalezko altzarien mantentze-lanak).

26. gaia.–Pintura: pinturako oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea. Pinturaren mantentze-lanak. Pintura-lanetan egin beharreko oinarrizko lan eta eginkizunak.

Oharrak:

Araudiari buruzko gai-zerrendari dagokionez, aintzat hartzekoa izanen da indarrean dagoena deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Iragarkiaren kodea: L2606952