103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuak Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluan duen ordezkariaren izendapena aldatzen duena.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak azaroaren 8an emandako 135/2023 Foru Aginduaren bidez, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Hezkuntza Departamentuan egitura aldaketa batzuk izan dituzte eta eskatu dute Departamentuaren ordezkaria aldatzea; beraz, Luis Calatayud Yuste jauna, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, izanen da ordezkaria, Begoña Unzue Vela andrearen, Langileriaren zuzendari nagusiaren, ordez.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuak Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluan duen ordezkariaren izendapena aldatzea, eta Luis Calatayud Yuste jauna, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, izendatzea.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonari helaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 14an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2607059