2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Burutzaren eskuordetzea errebokatzea, Montejurra 1976ko Memoria Batzordean
Alkatearen 2026ko maiatzaren 7ko 473. Ebazpenaren bidez, xedatu da burutza efektiboaren eskuordetzea errebokatzea Montejurra 1976ko Memoria Batzordean, bete beharrez Udal Erregelamendu Organikoaren 67. artikulua eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Burutza hori eskuordetua zuen Mikel Colomo Gurbindok, alkatearen 2026ko apirilaren 9ko 339. Ebazpenaren bidez.
Argitara ematen da, izan ditzan urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritako ondorioak (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).
Lizarran, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2606871