2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 22. poligonoko 189. lurzatian. Hasierako onespena
Antsoaingo Udalak, 2026ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Antsoaingo Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Antsoaingo 22. poligonoko 189. lurzatian, Felisa Sarasíbar Esquírozek eta Hermanos Sarasíbar fundazioak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.
Antsoainen, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2606889