2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2059., 2060., 2061., 2062., 2063. eta 2064. lurzatietan (Iturrieta kalea). Hasierako onespena
Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 6an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Udalaren Hirigintza Planeko AR 1eko M3B etxe-sailean (Iturrieta kalea). Azterketa María Puy Martínez Gómezek sustatu du, eta soilik ukitzen ditu 3. poligonoko 2059., 2060., 2061., 2062., 2063. eta 2064. lurzatiak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2607027