2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Deialdia, eskola-adineko haurren kirol jarduerak diruz laguntzeko 2025-2026 ikasturtean. Laburpena
DDBN kodea: 905394.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/905394).
Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2025-2026 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenendako, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.
–Hona hemen dirulaguntzak biltzen ahal dituzten jarduerak:
- Parte hartzea edozein kirol jardueratan, baldin ikastetxe, udal, enpresa publiko edo kirol-elkarte batek ematen badu.
- Kirol jarduera bakarra eskatzaile bakoitzeko.
- Eskola-adineko haurrek egindako jarduerak; kasu honetan, 2019tik 2010era bitartean jaiotakoak.
- Ikasturte guztirako (2025-2026) programatutako jarduerak, gutxienez astean bitan direnak.
- Diruz lagunduko dira, bakarrik, deialdia eskatu den egunera arte egindako ordainketak, familiaren errentaren tarteen arabera.
–Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:
- Kultura-jardueretara edo bestelakoetara joatea.
- Berriobeitiko Udalak berak antolatzen dituen jarduerak.
- Berriobeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena duten klubek edo fundazioek antolatutako jarduerak, jada laguntza ekonomikoren bat jasotzen dutenez Udalaren aldetik.
- Berriobeitiko Udalak jada eskaintzen dituen kirol jardueren antzekoak direnak, edo haren kirol instalazioetan egiten direnak.
–Eskabideak aurkeztea:
Eskabideak aurkezteko bideak:
Egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berrioplano.es/), ziurtagiri digitalaren edo Clave sistemaren bidez, izapide honetan: "Kirol-jardueretarako dirulaguntza-eskabidea 2025-2026".
Udalak Berriobeitin duen erregistro orokorrean (Udaletxeko plaza), jendaurreko ordutegian, 09:00etatik 14:00etara.
Udalak Artikan duen erregistro orokorrean (Artigune II, Leonor Akitaniakoaren kalea 28), jendaurreko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara.
–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 1etik 30era izanen da.
–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
1.–Formularioa, behar bezala beteta, dela egoitza elektronikoan, dela udalaren erregistro orokorrean.
2.–Dirulaguntzaren xede den jardueraren banku ordainketaren frogagiria.
3.–Entitate antolatzaileak egindako ziurtagiria, azaltzen duena ordaindu duela eta jardueran hasi dela. Hartan, agertuko dira taldearen kategoria edo parte-hartzeko adina, eta eskolen edo entrenamenduen ordutegia.
4.–2025eko errenta-aitorpena, bizikidetza-unitate osoarena. Zaintza partekatua denean, bi gurasoen errenta-aitorpena. Adingabearen zaintza izanez gero, gurasobakartasun-ziurtagiria edo -txartela, dibortzio-epaia, edo gurasotasun-akordioa.
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2607000