103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Xehetasun-azterketa, Otsakaingo 5. poligonoko 94. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Otsakaingo (Olaibar) 5. poligonoko 94. lurzatian. Barcos y Enríquez arquitectos SLPk idatzi du aipatu azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Olaibarren, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2607147