103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzen deialdia, 2026an hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuak egiteko. Laburpena

DDBN kodea: 905284.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/905284).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak, entitate interesdunek Iruñean egin beharrekoak, zuzendurik daudenak biztanleei oro har edo talde jakinei. Sentsibilizazio eta prestakuntza prozesuak sustatu beharko dituzte honako hauen inguruan: hegoaldeko herrialdeen egoerarekin lotutako alderdiak, horiek eragiten dituzten arrazoiak eta komunitate horiek egoera hori gainditzeko egiten ari diren ahaleginak. Ekintza horien bidez bultzatu nahi da Iruñeko herritarrek konpromiso solidarioan eta erantzukizunean oinarritutako jarrerak izatea. Halaber, arrazismoaren eta diskriminazioaren aurkako sentsibilizazio ekintzak sustatuko dira, bai eta tolerantzia eta kulturen arteko bizikidetza bultzatzen duten ekintzak ere.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendáriz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2606994