103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

330E/2026 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berriz ematen baitira dirulaguntzak deialdi honetan: toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 231E/2024 Ebazpenaren bidez, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileak onetsi ziren. Deialdi horren helburua zen entitate horiek Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatzea Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Urriaren 4ko 936E/2024 Ebazpenaren bidez, baimendutako gastua aldatu zen, oinarri arautzaileetako baldintzak betetzen zituzten espedienteei erantzun ahal izateko, deialditik datozen obligazioen arabera.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 15eko 1142E/2024 Ebazpenaren bidez, 28 espedienteri eman zitzaizkien dirulaguntzak. Laguntzaren zenbatekoa, guztira, 2.341.260,00 eurokoa izan zen, honela banatuta: 93.600,77 euro 2024ko aurrekontuaren kargura (3 espediente); 25.978,10 euro 2025eko aurrekontuaren kargura (2 espediente) eta 2.221.681,13 euro 2026ko aurrekontuaren kargura (gainerako 23 espedienteak).

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 222E/2026 Ebazpenaren bidez, 4 espedientetarako xedaturiko dirulaguntzak askatu ziren, titularrek berariaz egin baitzioten uko emandako dirulaguntzari. Modu horretan, bada, 197.110,13 euroko soberakina sortu zen 1. lerroan (Uharte Arakilgo Udala eta Egiarretako Kontzejua) eta 5.356,00 eurokoa, berriz, 2. lerroan (Noaingo eta Otsagabiko udalak).

Saldo erabilgarria dagoenez, bidezkoa da nahikoa aurrekontu-krediturik ez egoteagatik ezetsitako 1. lerroko eskaerei erantzutea, hala xedatuta baitago aipatutako azaroaren 15eko 1142E/2024 Ebazpenean (2. lerroan, ez dago arrazoi hori dela-eta ezetsitako espedienterik). Horretarako, kudeaketa-organoa harremanetan jarri da dirulaguntzarik gabe geratu ziren 6 espedienteetako titularrekin, eta Tafallako, Buñuelgo eta Oltza Zendeako udalek adierazi dute uko egiten diotela laguntza orain jasotzeko aukerari. Horiek horrela, honela geratzen da balorazioa:

ZK.

ESPEDIENTE ZK.

TITULARRA

IFZa

LEHIAKETAKO PUNTUAZIOA

ESKABIDEA

1

0011-4693-2024-000020

DONEZTEBEKO UDALA

P3122100E

60

Bere eskaera kontuan hartzeko eskatu du, erabilgarri dagoen saldoaren arabera (martxoaren 11ko 2026/319757 eskabidea)

2

0011-4693-2024-000036

TAFALLAKO UDALA

P3122700B

45

Uko egin dio erabilgarri dagoen saldoari (2026ko martxoaren 11ko 2026/317489 eskabidea)

3

0011-4693-2024-000057

BUÑUELGO UDALA

P3105700C

40

Uko egin dio erabilgarri dagoen saldoari (2026ko martxoaren 6ko 2026/296907 eskabidea)

4

0011-4693-2024-000023

BETELUKO UDALA

P3105500G

35

Bere eskaera kontuan hartzeko eskatu du, erabilgarri dagoen saldoaren arabera (martxoaren 12ko 2026/327650 eskabidea)

5

0011-4693-2024-000055

OLTZA ZENDEAKO UDALA

P3119300F

35

Uko egin dio erabilgarri dagoen saldoari (2026ko martxoaren 4ko 2026/280040 eskabidea)

6

0011-4693-2024-000022

DONEZTEBEKO UDALA

P3122100E

60

Bere eskaera kontuan hartzeko eskatu du, erabilgarri dagoen saldoaren arabera (martxoaren 11ko 2026/319713 eskabidea)

Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuko Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalak aurkeztutako eskaerak ebaluatu ditu, dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera, eta honako alderdi hauek egiaztatu ditu:

–Diruz lagungarriak diren jarduketen balidazioa, jarduketon aukerak hautatuak izateko eta baldintza teknikoen betetze-maila, deialdiaren 2., 3., 4. eta 6. oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

–Laguntza motak eta laguntzon zenbatekoa, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

–Eskaerak hautatzeko eta lehenesteko irizpideak, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta berdinketak ebazteko irizpideak, deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, 2026ko ekainaren 30era arte.

Gogoan izan behar da ezinbestekoa dela zabalkunderako eta komunikaziorako neurriak hartzea, dirulaguntzaren xedeko jarduketen finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko. Publizitatea Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa eta hura garatzeko arauak eta eskuliburuak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da, hala ezarrita baitago deialdiaren 14. oinarri arautzailean.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Guztira, 80.059,34 euroko laguntza ematea ondoko taulan ageri diren toki entitateei, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorren honako partida honen kargura: 740004-74400-7609-456207 [PEP: E-22/000566-01]: SEM C5. Toki entitateentzako dirulaguntzak uholde-arriskura egokitzeko".

ESPEDIENTE ZK.

TITULARRA

IFZa

AURKEZTUTAKO INBERTSIOA

LAGUNTZAREN %

LAGUNTZAREN GEHIENEKO
ZENBATEKOA (4.5 OINARRIKO MUGA APLIKATZEA)

0011-4693-2024-000020

DONEZTEBEKO UDALA

P3122100E

32.644,47 euro

% 100

32.644,47 euro

0011-4693-2024-000022

DONEZTEBEKO UDALA

P3122100E

29.102,87 euro

% 100

29.102,87 euro

0011-4693-2024-000023

BETELUKO UDALA

P3105500G

22.890,00 euro

% 80

18.312,00 euro

GUZTIRA

84.637,34 euro

80.059,34 euro

2. Entitate onuradunei ohartaraztea, ezen diruz lagundutako jarduketak gauzatuta, ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko dutela 2026ko ekainaren 30erako beranduenez. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte fakturak eta dirulaguntza jaso duten jarduketak aurrera eraman ahal izateko gastuen egiaztagiriak, bai eta dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan eskatutako gainerako agiriak ere.

Agiriak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren tramiteen katalogoan deialdi honetarako fitxan ordainketa-eskaera egiteko gaitutako estekan (Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten):

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/toki-entitateentzako-diru-laguntzak-Nafarroa-osoko-herriguneetan-uholde-eta-ingurumen-integrazioko-arriskuari-egokitzeko-eta-hura-babesteko-jarduketak-garatzeko

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalera eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Suspertze Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura eta GAN-NIK OREKANeko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsak Koordinatzeko Unitatera.

4. Ebazpen hau erakunde onuradunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2606799