Iragarkia
103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
232/2026 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: 2026. eta 2027. urteetan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta, oro har, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. DDBN kodea: 884465.
Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak egin duen txostena, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek profesionaltasun ziurtagiriei loturiko prestakuntza ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesteari buruzkoa.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntza publikoen deialdi bat onestea, oro har eta lehentasunez langabeei zuzendutako 1., 2. eta 3. mailako prestakuntza ekintzak (2027ko azaroaren 15era arte garatu beharrekoak) finantzatzeko Nafarroako Foru Komunitatean; halaber, deialdi arautuko duten oinarriak (I. eranskina) onestea.
2. Prestakuntza ekintza horien funtzionamenduari buruzko jarraibide orokorrak onestea; ebazpen honen II. eranskinean jasota daude.
3. Dirulaguntzaren xedeko prestakuntza eskaintza onestea; ebazpen honen III. eranskinean jasota dago.
4. Gehienez ere 1.938.528 euroko gastua baimentzea, zeina honela finantzatuko da, urtez urte:
- 1.356.969,60 euro, 2026ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 420006 42600 4709 322E00, "Konferentzia sektoriala. Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzak beste prestakuntza zentro batzuetan".
- 581.558,40 euro, 2027. urteko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago: 420006 42600 4709 322E00, "Konferentzia sektoriala. Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzak beste prestakuntza zentro batzuetan".
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzailetza delegatura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Enpresako Lanbide Heziketaren Bulegora, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora.
Iruñean, 2026ko apirilaren 28an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin loturiko prestakuntza ekintzak egiteko dirulaguntzak nola eman arautzea. Ekintzak modalitate presentzialean egin beharko dira, eta honako egutegi honekin bat:
a) Prestakuntza ekintzen amaiera-data: 2027-10-15.
b) Enpresako prestakuntza aldiaren amaiera-data (lanekoak ez diren praktikak –PNL–): 2027-11-15.
2.–Entitate onuradunak.
Dirulaguntza honen hartzaile izan daitezke Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako sistemako irakaskuntzak emateko baimendutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak, titulartasuna Nafarroako Foru Komunitatean dutenak.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak Lanbide Heziketako Sistema antolatzen du, eta horren 77.2 artikuluaren arabera, espezialitate bakoitzerako xedatutako baldintzak betetzen dituen Lanbide Heziketako sistemako ikastetxe orok eskaini ahalko ditu profesionaltasun-ziurtagiriak. Espezialitate bakoitzerako baldintzei dagokienez, honako hauetan daude jasota: espezialitateen arau espezifikoetan eta urtarrilaren 25eko 62/2022 Errege Dekretuan. Errege dekretu horrek profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzera bideratutako lanbide heziketako eskaintzak emateko eskatzen diren baldintzak malgutzen ditu, bai eta enplegurako lanbide prestakuntzako eta hezkuntza sistemako zentroetako lanbide heziketako eskaintza malgutzen ere. Dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak Nafarroako Foru Komunitatean emateko akreditatuta ez dauden ikastetxeek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari eskatu beharko diote akreditazio hori, prestakuntza ekintzen zabalkunderako jarduerak egin aurretik.
Entitate batek prestakuntza eman nahi baldin badu akreditatutakoez bestelako instalazioetan, adierazi beharko du, diruz lagundutako ekintzen zabalkunderako jarduerak egin aurretik, zer instalazio erabiliko dituen prestakuntza emateko eta zer erregistro zenbaki dituzten. Horrez gain, haiek eskura dituela dioen akordioa edo kontratua aurkeztu beharko du. Betiere, eskatutako prestakuntza ekintzetarako akreditatuta egon beharko dute instalazio horiek, entitate eskatzaileen instalazioentzat ezarritako epe beretan.
Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako inguruabarren batean dauden pertsonak edo entitateak.
3.–Dirulaguntzaren xede diren prestakuntza ekintzak.
3.1. Dirulaguntzaren xede diren prestakuntza ekintzak oinarri arautzaile hauen III. eranskinean jaso dira. Deialdi honen xede diren prestakuntza ekintzek profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza eman behar dute, eta, III. eranskinean xedatutakoarekin bat etorriz, Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko mailako zereginak betetzeko behar diren konpetentziak eskuratzeko prestakuntza osagarria ere izaten ahal dute.
Proposatutako ekintza horiek, oro har eta lehentasunez, Nafarroako Foru Komunitatean langabezian dauden pertsonei zuzenduko zaizkie.
3.2. Dirulaguntzaren xedeko prestakuntza ekintzak dirulaguntza ematen den egunetik aurrera hasten ahalko dira, eta, edonola ere, 2027ko azaroaren 15a baino lehen bukatu behar dira, oso-osorik.
3.3. Profesionaltasun-ziurtagiri edo/eta prestakuntza modulu baten edo batzuen bi ediziotarako edo gehiagorako laguntza aurreikusten den kasuetan, entitate bakoitzak gehienez bi ediziotarako dirulaguntza eskatzen ahalko du prestakuntza modulu edo profesionaltasun-ziurtagiri bererako.
3.4. Prestakuntza ekintzak garatzeko, irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren 18., 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Prestakuntza entitateek egiaztatuko dute irakasleek akreditatuta dituztela esleitutako modulua edo moduluak irakasteko behar diren baldintzak. Akreditatuta badituzte, entitateak haien parte-hartzea jakinaraziko du prestakuntza ekintzaren hasieraren jakinarazpenaren bidez. Akreditazioa tramitatzen ahal da Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen katalogoko fitxaren bidez:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Acreditacion-de-docentes-de-formacion-para-el-empleo
Dirulaguntza ematen den unetik aurrera, entitateak aukera izanen du onartutako moduluetako irakasleei buruzko agiriak aurkezteko eta berrikuspena eskatzeko. Prestakuntza ekintza hasi baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da tramite hori.
Prestakuntza ekintzak modalitate presentzialean ematen direnez, astean 40 ordukoak izanen dira gehienez, eta 8 ordukoak eguneko gehienez. Muga horretan sartuko dira lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluko orduak, kasua denean.
4.–Dirulaguntzen zenbatekoa.
4.1. Dirulaguntzetarako, 1.938.528 euro emanen dira orotara.
4.2. Profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza ekintza bakoitzeko eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauek osatuko dute:
a) Parte-hartzaileen kopuruari (15 parte-hartzaile, gehienez) aplikatuko zaio parte-hartzaile bakoitzeko eta prestakuntza-ordu bakoitzeko berariazko modulu ekonomikoa, lanbide arloaren eta kualifikazio mailaren arabera banatuta, 1. taulan zehaztutakoaren arabera.
b) Laneko arriskuei buruzko prestakuntza barne hartzen duten prestakuntza ekintzek honako kopuru hau izanen dute: parte-hartzaile bakoitzeko 9 euroko berariazko modulu ekonomikoa bider gehieneko parte-hartzaile kopurua (15), bider laneko arriskuen prebentziorako prestakuntza unitatearen 30 orduak.
c) 70 euro, lanekoak ez diren praktikak 2027ko azaroaren 15a baino lehen egiten dituen ikasle bakoitzeko.
d) Prestakuntza osagarria barne hartzen duten 1. mailako prestakuntza ekintzetan, 9 euro ikasle bakoitzeko (gehienez 15) eta ziurtagiriaren orduen %25 (gehienez 50 ordu).
1. taula: prestakuntza ekintzetan aplika daitezkeen modulu ekonomikoak, lanbide arloaren arabera.
LANBIDE ARLOA | MODULUA EUROAK/PARTE-HARTZAILEKO/ORDUKO | |
ADK | Administrazioa eta Kudeaketa | 9,88 |
GKJ | Gorputz eta Kirol Jarduerak | 10,85 |
NEK | Nekazaritza | 12,60 |
ART | Arteak eta Artisautzak | 11,80 |
ARG | Arte Grafikoak | 11,80 |
MEM | Merkataritza eta Marketina | 9,89 |
EOZ | Eraikuntza eta Obra Zibila | 12,17 |
KI | Kirol Irakaskuntzak (araubide berezia) | 11,19 |
ELE | Elektrizitatea eta Elektronika | 11,00 |
ENU | Energia eta Ura | 11,29 |
FME | Fabrikazio Mekanikoa | 12,35 |
OST | Ostalaritza eta Turismoa | 12,02 |
ELI | Elikagaien Industriak | 13,50 |
ERI | Erauzketa Industriak | 12,17 |
INK | Informatika eta Komunikazioak | 9,88 |
IMA | Instalatze- eta Mantentze-lanak | 11,49 |
IRUP | Irudi Pertsonala | 12,77 |
IRUS | Irudia eta Soinua | 12,35 |
ZAK | Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza | 12,17 |
KIM | Kimika | 10,71 |
OSA | Osasuna | 11,97 |
SEI | Segurtasuna eta Ingurumena | 10,71 |
GKKZ | Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | 10,71 |
EJL | Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | 12,35 |
GIM | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | 12,47 |
5.–Eskaerak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.
5.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira, "Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako prestakuntza presentziala gauzatzeko 2026-2027an" deialdiaren tramite fitxaren ‘Tramitatu’ aukeraren bidez. Aukera hori Nafarroako atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen atalean dago. Eskaeraren inprimakia aipatu fitxan dagoen eskaeraren eredu normalizatua da.
5.2. Eskatzen diren ekintzek bat etorri beharko dute ebazpen honen III. eranskinean jasotakoekin. Baldintza hori betetzen ez duten eskaerak ezetsi eginen dira.
5.3. Entitate eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatzean:
a) Adierazpena, dioena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.
b) Helburu bererako eskatu edo jasotako dirulaguntzen gaineko adierazpena.
c) Adierazpena, dioena eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duela.
Eskaera sinatzean hartuko dute indarra adierazpen horiek.
5.4. Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
a) Eskaera-orria sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.
b) Entitateak eskatutako prestakuntza ekintza guztien eskaera baloratua, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.
c) Entitateek prestakuntza eman nahi badute inskribatutako instalazioak ez diren beste batzuetan, horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztu beharko dute.
d) Deialdiaren 7. oinarriko C eta D letretan aipatutako irizpideen frogagiriak (kalitatea kudeatzeko sistemak eta gizarte-erantzukizun korporatiboaren plana), baloratu daitezen.
e) Aurrekoaz gain, Hezkuntza Departamentuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.
5.5. Eskaerak aurkezteko epea bost egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
6.–Errekerimenduak, eta tramitera ez onartzea.
6.1. Dirulaguntzarako eskaera aurkeztuta, ez baditu deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen, interesdunei errekerimendua eginen zaie akatsak zuzen ditzaten eta behar diren informazioak edo agiriak aurkez ditzaten, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita. Adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaera bertan behera uzten dutela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.
6.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.
7.–Baloraziorako eta esleipenerako irizpideak.
7.1. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikoa egiteko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, gehienez ere 65 puntu bitarte:
A.1.–Irakaskuntzaren fidagarritasuna.
Irizpide honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Kalkulua honela eginen da:
–10 puntu emanen zaizkio Hezkuntza Departamentuak baimendutako prestakuntza zentro bakoitzari, azken bost urteetan Lanbide Heziketako sistemako D graduko prestakuntza eman badu.
–Prestakuntza zentroari 5 puntu emanen zaizkio eskatzen duen prestakuntzaren xedearekin lotutako lanbide arlo bakoitzetik 2025-2026 ikasturtean ematen duen D gradu bakoitzeko. 15 puntu gehienez.
–Prestakuntza zentroari 1 puntu emanen zaio 2025-2026 ikasturtean prestakuntza eman duen Lanbide Heziketako sistemako lanbide arlo bakoitzeko. 5 puntu gehienez.
B.–Ekintzen balorazio positiboa.
Irizpide hau 15 punturekin baloratuko da gehienez ere, eta, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren ildo beretik, asimilatu eta kalkulatuko da neurtuz 2024ko ekainetik aurrera hasi eta 2025eko abendura bitarte bukatutako prestakuntza ekintzak utzi dituztenen ratioa. Kalkulua honela eginen da:
1.–Prestakuntza ekintza bakoitza amaitu dutenen tasaren batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da.
2.–Prestakuntza ekintza bakoitza amaitu dutenen tasa honela kalkulatuko da: prestakuntza ekintza amaitu duten pertsonen kopurua eta lana aurkitzeagatik ekintza utzi zutenena batuko dira; gero horien batura zatituko da ekintza hasi zutenen kopuruarekin, eta emaitza bider 100.
3.–Lortutako puntuazioa honako irizpide honen arabera barematuko da:
a.–Amaitu dutenen tasa:
%90-100: 15 puntu.
%70-89: 10 puntu.
%50-69: 5 puntu.
<%50: 0 puntu.
C.–Berdintasuna.
Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Honela ulertzen da: indarra duen berdintasun plan bat izatea, ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituena; edo ondoren deskribatzen diren genero-berdintasuneko neurrietatik 3 betetzea, gutxienez; edo genero-ikuspegia sartzen joateko neurriak edukitzea, hasierako Lanbide Heziketa emateko baimena daukaten prestakuntza zentroen kasuan.
Kalkulua honela eginen da:
–5 puntu emanen dira entitate edo zentro eskatzaileak ondorengo hiru baldintzetako bat betetzen duenean, eskaera aurkezteko epea hasten den egunean:
- Entitate edo zentro eskatzaileak indarrean den berdintasun plan bat izatea, Nafarroako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan erregistratua.
- Entitate edo zentro eskatzaileak adierazpen bat aurkeztea, ondoren deskribatzen diren genero-berdintasuneko neurri hauetatik hiru, gutxienez, gauzatzeari buruz: 1. Hautapen eta kontratazio prozesuak; 2. Lanbide sailkapena; 3. Prestakuntza; 4. Lanbide sustapena; 5. Lan baldintzak, gizonen eta emakumeen soldata-auditoretza barne; 6. Erantzukidetasuna, bizitza pertsonaleko, familiarreko eta laneko eskubideei dagokienez; 7. Emakumeen ordezkaritza neurriz beherakoa; 8. Ordainsariak; eta 9. Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.
- Entitate edo zentro eskatzaileak frogatzea bere proiektu funtzionalean edo zentroko hezkuntza proiektuan, dagokionaren arabera, badaudela genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; halaber, urteko jarduera planean edo urteko programazio orokorrean, dagokionaren arabera.
–Aipatu hiru baldintza horietako bat, behintzat, frogatzen ez denean, ez da punturik emanen.
D.–Kalitatea.
Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Entitateei 5 puntu emanen zaizkie baldin eta, eskaera egiten duten egunean, bikaintasuneko edo kalitatea egiaztatzeko sistema aitorturen bat baldin badute (EFQM; ISO 9001 eta abar). Egiaztapen horiek indarrean egon beharko dute eskaerak aurkezten diren egunean, eta ospe handiko enpresek ziurtatu beharko dituzte.
–Gizarte-erantzukizun korporatiboa.
Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Entitateei 5 puntu emanen zaizkie gizarte-erantzukizun korporatiboagatik, baldin eta, eskaera egiten duten egunean, enpresaren gizarte-erantzukizun korporatiboa aitortzen dien ziurtagiririk badute indarrean, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunarekiko duten konpromisoaren erakusgarri. Egiaztapen horiek indarrean egon beharko dute eskaerak aurkezten diren egunean, eta ospe handiko enpresek ziurtatu beharko dituzte.
F.–Lanbide-orientazioa.
Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Entitateei 5 puntu emanen zaizkie, baldin eta konpromisoa badute lanbide-orientazioko taldekako saio bat gutxienez eskaintzeko –1 eta 5 ordu bitartekoa–, prestakuntza ekintzako ikasleen eskari partikularraren arabera. Lanbide-orientazioko saio horien xedea izanen da ikasleei informazioa ematea Lanbide Heziketako sistemari buruz (hasierakoa, etengabea, konpetentzien akreditazioa) eta orientatzea haien interesekoak izan daitezkeen lanbide- eta prestakuntza-ibilbideen gainean.
Konpromiso hori adieraziko da eskaerari erantsi beharko zaion agirian.
Ikasturtea abian den bitartean eta hura amaitutakoan egin daitezkeen ikuskapenen bidez egiaztatuko da konpromisoa bete den. Bete ezean, entitateari penalizazioa aplikatuko zaio Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren hurrengo dirulaguntza deialdietan.
7.2. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako agirietan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.
7.3. Dirulaguntzak III. eranskinean zerrendatutako lanbide arlo bakoitzari dagozkion ekintzetarako emanen dira. Horretarako, dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten aurkeztutako eskaerak alderatuko dira, haien arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko, 7. oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Adjudikatuko zaizkie, erabilgarri dagoen kredituaren mugarekin, 7. oinarrian aipatzen diren irizpideak aplikatuz baloraziorik handiena lortu duten entitateei edo prestakuntza zentroei.
7.4. 7. oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuz egindako balorazioan puntu berdinketa gertatuz gero, ondoren aipatzen diren irizpideak aplikatuko dira berdinketa hausteko, hurrenez hurren, lehentasun-zerrenda ezartzeko:
–Puntuaziorik handiena "Irakaskuntzaren fidagarritasuna" irizpidean.
–Lanbide-orientazioari buruzko konpromisoa aurkeztu izana.
–Eskaera erregistroan sartu zen hurrenkera kronologikoa.
7.5. Baldin eta prestakuntza ekintza bat bertan behera utzi behar bada nahikoa ikaslek ez dutelako izena eman, entitate onuradunak lanbide arlo bereko beste prestakuntza ekintza bat jar dezake haren ordez. Dena den, prestakuntza ekintza horrek ezin izanen du gainditu hasierako ekintzari 15 ikaslerentzako gehienez emandako gehienezko zenbatekoa, eta ordezkapen hori egiteko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren aldez aurreko baimena beharko du.
7.6. Entitate esleipendun batek esleitu zaion prestakuntza ekintza bat egiteari uko egiten badio, hurrengo deialdietan penalizazioak aplikatzen ahalko zaizkio. Uko egite hori Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari jakinarazi beharko zaizkio, erregistro elektronikoaren bidez.
Aurkeztu diren entitateen artean, ezarritako baremoaren arabera puntuaziorik handiena lortu duen hurrengo entitateari eskainiko zaio uko egindako prestakuntza ekintza hori. Prestakuntza ekintza horren esleipendun izateko entitate berri hori ebazpen bidez proposatuko da, eta entitateak idatziz adierazi beharko du esleipena onartzen duela.
8.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.
8.1. Deialdi honetan jasotako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
8.2. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia da deialdi honen eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.
8.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari dagokio.
8.4. Eskaerak baloratzeko ebaluazio batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:
a) Batzordeburua: Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.
b) Batzordeko kideak: Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.
Ebaluazio batzordeak txosten loteslea eginen du, non, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko baita.
8.5. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiari bidaliko dio ebatz dezan.
8.6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea 45 egunekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe igarotzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.
9.–Entitate onuradunen betebeharrak.
9.1. Deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:
a) Bermatzea prestakuntza ekintzak doakoak direla diruz lagundutako prestakuntzan parte hartzen duten pertsonentzat.
b) Ikasleei honako hauen gaineko informazioa ematea: prestakuntzaren hedadura; eskubideak eta betebeharrak; eta, halakorik bada, aurreikusitako kontratazioen oinarrizko baldintzak.
c) Dirulaguntza emateko oinarri den prestakuntza ekintza egitea, deialdi honetako baldintzen eta baldintza formal eta materialen arabera, baita eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onarpen baldintzen arabera ere.
d) Aseguru bat izatea deialdi honetako edozein prestakuntza jardueratan parte hartzearen ondoriozko arriskua estaltzeko, enpresako prestakuntza barne (lanekoak ez diren praktikak), frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, horren berme gutuna, estaldura hau izanen duena, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa ikastaroaren orduetan gertatzen den edozein istriputarako; horren barnean sartuko dira bisitak egiteko irteera baimenduak eta parte-hartzailea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (garraiobidea zein den ere); gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa ezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, bisitetan eta irteeretan eta "in itinere" joan-etorrietan sortzen badira.
e) Irakasleei hilero ordainsaria ordaintzea.
f) Bertaratze ziurtagiri bat ematea prestakuntza ekintza bukatzen duen parte-hartzaile bakoitzari, edo bestela, diploma bat prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditzen duen parte-hartzaile bakoitzari. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak emanen ditu bi ziurtagiriak IRIS aplikazioaren bidez.
g) Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozeduraren instrukzio fasean, prestakuntza ekintzak gauzatzeko fasean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabiliz, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte-hartzaileek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak.
h) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk hartuz gero, horren berri ematea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari, harturiko funtsen aplikazioa frogatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da dirulaguntza.
i) Nafarroako Foru Ogasunarekiko tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
j) Kontabilitate bereizia edo kontabilitate kode egokia eramatea, diruz lagundutako jarduerarekin egindako transakzio guztiei dagokienez, eta kontabilitateko datuak erregistratu eta biltegiratzeko sistema informatizatua izatea.
k) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak gordetzea, gutxienez 4 urteko epean, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketen ondorioetarako. Epe hori zenbatuko da entitate onuradunak aipatu frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo bertan behera uzten duten entitateek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari igorri beharko diote aipatu dokumentazioaren kopia, dirulaguntzaren frogagiriak aurkezteko betebeharra galarazi gabe.
l) Oinarri honetan berariaz aurreikusi ez den orotan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak, etengabeko lanbide prestakuntzari buruzko araudiak eta aplikagarri diren gainerako arauek ezarritako betebeharrak beteko dira.
Prestakuntza ekintzak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, entitate onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.
9.2. Gardentasun betebeharrak.
a) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra dute, hain zuzen ere, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.
Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aipatutako foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.
–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Atal honetan ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.
Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua zenbatuko da, ez guztizko batura.
Informazio hori ez da eman beharrik izanen, baldin hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren atariko web-orrian argitaratuta badago.
b) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete beharrik aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat dago eskuragarri Nafarroako Gobernuaren atarian, tramiteen atalean (www.nafarroa.eus).
Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
d) Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera 10 egun balioduneko epean, bete daitezen Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, aipatu arauan ezarritako isunak eta zehapenak ezartzea erabakitzen ahalko da, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
10.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.
10.1. Prestakuntza ekintzak garatu eta ematean, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan eta irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren 18. artikuluan araututakoa beteko da.
10.2. IRIS aplikazio informatikoaren bidez emanen da prestakuntza ekintzen hasieraren berri, ekintza hasi baino 2 egun baliodun lehenago, gutxienez ere.
Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, ekintza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko zaio Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza gauzatzen den bitartean gertatzen badira.
Prestakuntza ekintzaren hasiera ezarritako epeetan jakinarazten ez bada, ez egintzat joko da dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean komunikaturik.
10.3. Prestakuntza ekintza hasi duten parte-hartzaileen zerrenda jakinarazi behar da, IRIS aplikazio informatikoaren bidez, lehendabiziko 5 eskola egunen barnean.
10.4. Prestakuntza modulu bakar bat programatzen den ekintzetan, prestakuntza ekintza hasi ondoren ikaspostu hutsik badago edo norbaitek bere tokia uzten badu, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira prestakuntzan, betiere prestakuntza ekintzak irauten duen denboraren %25 igaro baino lehen.
Prestakuntza modulu bat baino gehiago programatzen diren ekintzetan, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira prestakuntzan, programatutako modulu bakoitzaren hasieratik, baldin eta modulu bakoitzak irauten duen denboraren %25 gainditu ez bada.
Prestakuntza modulu bat baino gehiago programatzen badira eta modulu horiek aldi berean ematekoak badira, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira prestakuntzan, baldin eta programatutako moduluetatik gutxien irauten duenaren denboraren %25 gainditu ez bada.
Entitateak izen-emate berrietarako ireki nahi badu ikastaroa, aldez aurretik eskatu beharko dio Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari, nahikoa aurrerapenarekin.
10.5. Prestakuntza ekintza hasi ondoren, entitate onuradunek ikastaroaren jarraipenerako dokumentazioa bete beharko dute, deialdiaren tramiteen fitxan, 5.1 oinarrian aipatzen den horretan, zehazten diren epeetan eta moduan.
11.–Gastu diruz lagungarriak eta likidazioa.
Prestakuntza entitateak bete beharko du irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren 14. artikuluan gastu diruz lagungarriei buruz ezarritakoa, dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa modulu ekonomikoen bidez egin ala ez.
12.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.
12.1. Dirulaguntzaren justifikazioa moduluen bidezko egiaztapen modalitatean eginen da.
12.2. Entitate onuradunek ez dute kontabilitatean edo merkataritzan garrantzia duten liburu, erregistro eta agiriak aurkeztu beharrik, ez eta egindako gastuak justifikatzeko bestelako dokumentaziorik ere. Hala ere, jasotako funtsen aplikazioaren frogagiriak gorde beharko dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jarduketen xede izan daitezkeen bitartean, bai eta hori eskatzen duen beste edozein legezko betebeharri erantzuteko ere.
12.3. Ezin izanen da funtsik aurreratu prestakuntza ekintza hasi baino lehen.
12.4. Prestakuntza ekintza hasi dela egiaztatu ondoren, entitateak ordainketa partziala eskatzen ahalko du, eskaera egunera arte gauzatutakoarena. Horretarako, entitate onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Entitateak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.
12.5. Justifikazio partzialari dagokion ordainketak ez du inola ere gaindituko prestakuntza ekintzarako guztira emandakoaren %60; gainerako %40a diruz lagundutako ekintza bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.
12.6. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen dituela justifikatzeko jarduketa memoria bat, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azalduko dituena.
b) Justifikazioko memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek jasoko dituena:
–Entitate onuradunaren akreditazioa edo, hori ez bada, adierazpen bat modulutzat hartutako unitate fisikoen kopuruari buruz (prestakuntza bukatzen duten parte-hartzaileak eta prestakuntza orduak).
–Dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduketa memorian adierazitako jardueren datuetan eta oinarri arautzaileetako moduluetan oinarriturik kalkulatua.
–Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.
12.7. Dirulaguntza justifikatzeko, hilabeteko epea izanen da gehienez, prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita. Deialdian adierazi bezala, prestakuntza ekintzak guztiz burutuak egon behar dute, enpresetan egindako prestakuntza barne, 2027ko azaroaren 15a baino lehen; horrek esan nahi du 2027ko abenduaren 15ean amaituko dela justifikazio agiriak aurkezteko epea.
Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea iragaten bada aurreko ataletan adierazitako agiriak aurkeztu gabe, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak entitate onuradunari eskatuko dio agiri horiek aurkez ditzala, 15 eguneko epean. Epe hori luzaezina izanen da. Epe horietan justifikaziorik ez aurkezteak berekin ekarriko du justifikatu gabeko gastu eta ordainketak kobratzeko eskubidea galtzea edo 18. oinarrian ezarritako itzulketa-prozedura hastea.
12.8. Justifikatutako gastua ez bada iristen aurreratutako zenbateko osora, frogagiri bat aurkeztuko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren alde, aurreratutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren bitartez entitate onuradunak uko eginen dio laguntza zati horri.
12.9. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, 3 hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hori aurkeztu eta biharamunetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak edo dirulaguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnak itzultzeko. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arteko epearen gainean kalkulatuta.
12.10. Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, hasierako kalkulu hau eginen da: prestakuntza ekintza amaitu dutenen kopurua bider ziurtagiriaren edo emandako moduluaren lanbide arloari dagokion modulua, eta hori bider prestakuntza orduen kopurua.
Ekintza presentzialetan, ikasle batek prestakuntza bukatu duela joko da prestakuntza ekintzaren iraupenaren %75ean, gutxienez ere, parte hartu baldin badu. Salbuespen gisa eta behar bezala justifikatutako arrazoi batengatik, ikasle batek prestakuntza bukatu duela ulertuko da modulu bakoitzak irauten duen denboraren %65era gutxienez joan bada eta prestakuntza ekintza osatzen duten modulu guztiak ebaluazio positiboarekin gainditu baditu. Kasu hori, nolanahi ere, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena badu bakarrik onartuko da.
Ebaluaziorako eta dirulaguntzarako, justifikatutako hutsegitetzat joko da ikasleak ez bertaratzea eritasunagatik edo istripuagatik, familiakoak zaindu behar izateagatik edo prestakuntza entitatearen zuzendaritzak aintzat hartzen duen aparteko beste edozein inguruabarrengatik. Ikasleek ekarri beharko dituzte ez-bertaratzeen arrazoia egiazki justifikatzen duten agiriak. Nolanahi ere, modulu bakoitzeko bertaratzeen eta justifikatutako hutsegiteen baturak, gutxienez, haren iraupenaren %75 izan behar du.
Justifikaziorako eta dirulaguntzarako, halaber, ekintza presentzialetan, ulertuko da langabeen kasuan prestakuntza ekintza bukatu dutela baldin eta ekintza bertan behera utzi behar izan badute lana, beka bat edo lanekoak ez diren praktikak aurkitzeagatik, bai eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik baja hartu badute ere, baldin eta aipatutako kasuetan, gutxienez, prestakuntza jardueraren %25 egin badute.
Ezin dira 10 egun baliodun baino gehiago pasatu langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanekoak ez diren praktikak hasten diren egunera arte.
12.11. Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Agindua aplikatuz, zeinaren bidez ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua arautu eta garatzen baita, funts publikoen bidezko irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako sistemako D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei dagozkienak, eta orobat, Nafarroako Foru Komunitatean baimendutako ikastetxe publikoetan, ikastetxe eta entitate pribatuetan, presentziazko modalitatean, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketako sistemako A, B, eta C graduei dagozkien irakaskuntzak egiteko, ziurtagiri profesional osoaren eskaintza batean moduluren bat gaindituta edo aitortuta duen ikaslerik onartzen bada, ikasle horien ondorioz 0,65eko koefizientea zenbatuko da dirulaguntza zehazte aldera. Zenbaketa horretatik kanpo geratzen dira ziurtagiriko modulu guztiak gaindituta izanda ratioaren gainetik onartutako ikasleak, (gehienez ere 2), enpresako prestakuntza egin zain daudenak.
Ikasle horiek moduluak gainditurik dituztenez, ez dira eskoletara bertaratzen, eta, horrenbestez, okupatu gabeko plaza horiek onartutakoen zerrendako ordenari zorrotz jarraituta betetzen ahalko ditu prestakuntza zentroak. Plaza horiek okupatzen badira, hura betetzen duen ikaslea plaza oso gisa zenbatuko da modulu horretako dirulaguntza kalkulatzeko orduan.
12.12. Prestakuntza ekintza presentzialetan, ekintzak bertan behera uzten badira prestakuntza orduen %25 eman ondoren eta aurreko atalean ezarritakoez bestelako arrazoiengatik (besteak beste, bizitokia behartuta aldatzea harrera erakundeetan bizi direnen kasuan), prestakuntza ekintzak hasi dituzten parte-hartzaileen kopuruaren %20ra arteko desbideratzeak onartuko dira, prestakuntza ekintza bakoitzeko.
Dirulaguntzak justifikatzeari begira prestakuntza ekintza bukatu duten pertsonak nor diren zehazteko oinarri honetan ezarritakoa ez da aplikatuko eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzearen ondorioetarako, bat etorrita abuztuaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.
12.13. Dirulaguntza likidatzeko, CNECP Lanbide Konpetentzien Estandarren Katalogo Nazionalarekin lotuta ez dagoen prestakuntzari dagokionez:
a) Prestakuntza osagarria baimendu baldin bada, 9 euro ordainduko dira orduko eta prestakuntza hori hartzen duen ikasle bakoitzeko. Ordu kopurua ezin izanen da B edo C gradu bateko guztizko orduen %25 baino gehiago izan, eta inoiz ez 50 ordu baino gehiago. Zilegi izanen da ordu osagarrien zenbateko hori erabiltzea Lanbide Konpetentzien Estandarren Katalogo Nazionalarekin lotuta dauden moduluetan irakaskuntza indartzeko, prestakuntza entitateak hala nahi badu.
b) Lanekoak ez diren praktikak egiteko, Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza unitatea egiten duen ikasle bakoitzeko 9 euro ordainduko dira orduko. Prestakuntza unitatea Hezkuntza Departamentuaren moodle plataformaren bidez garatuko da, jarraibide hauen arabera:
i. 1. mailako B eta C graduak: 30 orduko iraupena. Prestakuntza unitatearen irakaskuntza zuzena. Prestakuntza zentroak Hezkuntza Departamentuaren moodle plataforma erabiltzen ahalko du, nahi izanez gero. Erabiliz gero, irakasleak moodle plataforman laguntza emanen die ikasleei. Ez da onartuko online modalitatea (asinkronoa).
ii. 2. eta 3. mailako B eta C graduak: 30 orduko iraupena. Teleprestakuntzako modalitatea: prestakuntza unitatea egiteko laguntza, tutoretza eta zuzeneko irakaslana. Prestakuntza zentroak Hezkuntza Departamentuaren moodle plataforma erabiliko du. Moodle plataforman oinarritutako zuzeneko prestakuntza (zentroan) eta urrutiko tutoretza txandakatuko dira. Kasu horietan posible izanen da prestakuntza unitate hori eta prestakuntza ekintzaren beste modulu batzuk aldi berean egitea. Zentroak gutxienez 10 orduko irakaskuntza presentziala emanen du. Kasu horretan, 15 ordu ordainduko dira.
c) 70 euro ordainduko dira enpresan prestakuntza egiten duen tutoretzapeko ikasle bakoitzeko, behar bezala laguntzen bazaio. Ondorio horietarako, modu berean zenbatuko dira enpresa bilatzeko, dokumentuak kudeatzeko eta abarrerako kudeaketak egin ondoren ikaslea azkenean ez denean enpresako prestakuntza horretara joaten. Hori gertatzen denean Hezkuntza Departamentuko teknikariei jakinaraziko zaie, egiaztatu eta kontabilizatu dezaten.
13.–Dirulaguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.
13.1. Entitate onuradunek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte. Horretarako, lagin adierazgarri bat hartu beharko da, prestakuntza jaso duten taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek barne hartuko ditu prestakuntza programako ekintzak, bai eta programan agertzen diren ikaskuntza modalitate guztiak ere.
13.2. Parte-hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluazio hori "Kalitatea ebaluatzeko galde-sorta" delakoaren bidez eginen da. Online egin beharko da, IRIS aplikazio informatikoan dagoen estekaren bidez.
13.3. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak jarraipen eta kontrolerako lan hauek egiten ahalko ditu:
1. "Denbora errealeko" jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea ematen den tokian bertan, ebidentzia fisikoak eta testigantzak bilduz jarduera egin bitartean, prestakuntzaren arduradunak, ikasleak eta irakasleak elkarrizketatuz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko xedearekin: prestakuntza ekintza nola egiten den, edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, begiratuko da ea argitalpenetan eta bestelako hedabideetan adierazi den jarduerak Nafarroako Gobernuak finantzatu dituela.
2. "Ex post" jarduketak. Prestakuntza ekintzak bukatu ondoren egiten ahalko dira. Entitate onuradunei, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta irakasleei elkarrizketak eginen zaizkie, froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak jaso eta, beste batzuen artean, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko:
–Prestakuntza ekintzak egin diren.
–Parte-hartzaileen benetako kopurua zein izan den.
–Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaien.
Horretarako, entitate onuradunei edozein dokumentazio eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.
Kontrolerako ekintza horien ondorioz ez-betetzeak daudela ikusiz gero, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak entitateei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.
Ez-betetzeak kontuan hartzen ahalko dira hurrengo urteetako deialdien balorazioan. Ondorio horietarako, kontsiderazio hori deialdia ebazteko ebazpenean adierazi beharko da.
14.–Azpikontratazioa.
14.1. Prestakuntza ekintzak entitate onuradunak gauzatuko ditu zuzenean, eta ezin izanen du beste batzuekin azpikontratatu; ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleak kontratatzea. Irakasleak kontratatzea aipatzen denean, pertsona fisikoak kontratatzea baizik ez dela ulertzen da.
Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egin ditzake.
Ez da azpikontrataziotzat hartuko entitate onuradunak berak diruz lagundutako prestakuntza programa aurrera eramateko bere gain hartu behar dituen bestelako gastuak kontratatzea.
14.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza programaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol erakundeen eginkizunak egoki betetzen direla.
15.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.
15.1. Ez baldin badira betetzen deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak, dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galduko da, eta, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharko da, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa egiten denetik itzulketa egin beharra dagoela erabakitzen den egunera artekoak).
15.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:
a) Ez-betetzea prestakuntza ekintzetan: ez-betetzea erabatekotzat hartuko da baldin eta prestakuntza jardueraren %25 betetzera iristen ez bada (honela neurtua: ordu kopurua bider ekintza bukatzen duten pertsonen kopurua). Horrek dirulaguntza deuseztatzea ekarriko du. Prestakuntza partez gauzatzen bada, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztuko da, gauzatu gabeko zatiari dagokiona kenduta, baldin eta prestakuntzaren %25 baino gehiago gauzatu bada.
15.3. Dirua itzultzeko prozedura ofizioz abiatuko da, dirua itzuli beharra dakarren kasuren bat gertatu dela ikusten den unetik (oinarri arautzaile hauetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarrita dauden kasuak).
15.4. Itzuli beharrak ez du galarazten Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei buruz ezarritakoa.
15.5. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo dirulaguntzari espresuki uko egiteagatik liberatutako kopuruak erabiltzen ahalko dira deialdian parte hartu eta hasiera batean dirulaguntzarik jaso ez zuten entitateei dirulaguntza emateko, puntuazioaren araberako hurrenkeran eta beste deialdi baten beharrik gabe.
16.–Datuen babesa.
16.1. Entitate eta zentro eskatzaileek eta onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.
16.2. Entitate eta zentro eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta zentroak eta pertsona interesdunak honako hauetan aitortzen zaizkien eskubideez baliatzen ahalko dira: Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauetan xedatutakoaren arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, hari aurka egiten ez dion heinean. Entitate onuradunak arduratuko dira erregelamendu horren 13. artikuluan zehaztutako informazioa prestakuntza programetan parte hartzen dutenei emateaz.
17.–Aplikatzekoa den araudia.
17.1. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko orotan honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako Sistema Antolatzen duena, eta irailaren 23ko EFP/942/2022 Agindua, Lanbide Heziketako Sistemako Prestakuntza Eskaintza Arautzen duena Lan-esparruan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari loturik, administrazio eskudunek emana.
Aplikagarri izanen dira, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein xedapen arauemaile.
18.–Dirulaguntzen publizitatea.
18.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.
Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere web-orrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Entitate onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.
Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa lehentasunezko toki batean agertu beharko da, eta ezin izanen da inola ere izan entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.
18.2. Entitateak deialdi honen berri emateko eta zabalkunderako baliatzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabili beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.
19.–Errekurtsoak.
Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, noiznahi jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.
20.–Ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubidea.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak, deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraikiz, egiten dituen jarraipen eta kontrol jarduketetan aurkitutako ez-betetzeen kasuan aplikatu beharreko penalizazioen araubide hau ezartzen da:
1. Ez-betetzeengatiko penalizazioa deialdiaren baremoan lortutako puntu kopuru osoaren %30era artekoa izan daiteke gehienez, honako mailaketa honi jarraikiz:
–Ez-betetze arin bakoitzagatik: %1eko penalizazioa.
–Ez-betetze astun bakoitzagatik: %5eko penalizazioa.
–Ez-betetze oso astun bakoitzagatik: %10eko penalizazioa.
2. Aipatutako ez-betetzeak metagarriak izanen dira, eta, guztiak batuta, penalizazioa ezin da sekula izan deialdiaren baremoan lortutako puntu kopuru osoaren %30 baino gehiago.
3. Aurkitutako gabeziak zuzenduz gero, 1. puntuan ezarritako penalizazioa %50 murriztuko da.
4. Hauek izanen dira ez-betetze arinak:
–Onartutako pertsonen eskaerarik ez izatea.
–Ikasleen onarpen zerrendaren jarraipen okerra.
–Emandako material didaktikoaren hartze-agiririk ez izatea.
–Ez jakinaraztea prestakuntza jardueran izandako aldaketak, egunei, ordutegiei, irakasteko lekuei, irakasleei edo tutoreei dagokienez.
–Lanbide-orientazioaren konpromisoa adierazi bada, taldeko saioa edo banakako saioak egin ez izana, azken horiek eskatu badira.
–Lanekoak ez diren praktiken kasuan:
- Lanekoak ez diren praktiketako prestakuntza programak ez izatea jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpide eta prozedurarik (PNL-2).
- Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan ez egotea haien sinadurarik (PNL-4), edo jarduera deskribatu gabe egotea.
- Praktiketan dauden ikasleen kontrolerako eta segimendurako orrietan, jarduera ez egotea deskribaturik.
- Praktiketatik salbuestea zilegi ez izatea.
- Salbuespena eskatzeko aurkeztutako agiriak ez izatea egokiak.
- Jasota ez egotea praktikei egindako ukoak, kasua bada.
5. Hauek izanen dira ez-betetze astunak:
–Ikasleen aseguruaren estaldura nahikoa ez izatea.
–Kontratatutako aseguruari dagokion aldia nahikoa ez izatea.
–Lanbide-orientazioaren konpromisoa jakinarazi bada, taldeko saioa edo banakako saioak ez egitea, azken horiek eskatu badira.
–Bertaratze-kontrolaren orriak ez bidaltzea egunero Hezkuntza Departamentura.
–Ikasleari "gai" kalifikazioa ematea nahiz eta prestakuntza modulu bakoitzeko orduen %75era ez bertaratu.
–Praktikak egiteko hitzarmenik ez izatea.
6. Hauek izanen dira ez-betetze oso astunak:
–Ikasleek asegururik ez izatea.
–Bertaratze-kontroletan ikasleen sinadura faltsuak egotea.
–Bat ez etortzea jatorrizko sinadurak eta Hezkuntza Departamentuaren gordailura bidalitakoak.
7. –Praktiken kasuan, sinadurak bat ez etortzea ikasleen ebaluazioa egiteko dokumentuan ageri den bertaratze-kopuruarekin (PNL-5).
II. ERANSKINA.–PRESTAKUNTZA EKINTZAK GARATZEKO JARRAIBIDEAK
1.–Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileak.
1.1. Prestakuntza ekintzen tipologia, lehentasunezko hartzaileen ezaugarrien arabera:
Prestakuntza ekintzak, lehentasunez, honako hauei zuzenduko zaizkie:
a) Langabezian dauden pertsonak.
b) Landunak.
Ekintzen tipologia bakoitzean, halakoak izanen dira (langabeak ala landunak, lehentasunez norentzat diren) ikastaroetan onartutako guztien %70 gutxienez.
Ehuneko hori kalkulatzeko, administrazio egoera irregularrean diren pertsonak langabetzat joko dira.
Prestakuntzaren hasieran zer lan egoera duten, horren arabera joko dira landuntzat ala langabetzat.
Aldizkako langile finkoak, lanik gabe dauden aldietan, eta enplegu erregulazioko espediente batean sartutako pertsonak ez dira landuntzat zenbatuko irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren 20.4 artikuluan ezarritako mugaren ondorioetarako.
1.2. Honako hauek parte har dezakete deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan:
a) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan lan-eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak. Nolanahi ere, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen lan-eskatzaile gisa inskribaturik egotea baldin araudi berariazkoak hala ezartzen badu, eta, zehazki, Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribaturik daudenen kasuan, urriaren 15eko 18/2014 Legean ezarritakoaren arabera (lege hori hazkundeari, lehiakortasunari eta efizientziari buruzko presako neurriak onesteari buruzkoa da). Era berean, lan-eskatzaile gisa inskribatuta ez dauden langabeek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta, beren administrazio egoeraren ondorioz, ezin badute izena eman. Pasaportea baino ez dutenei identifikazio kode bat emanen die Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ekintzetan parte hartzeko.
b) Lana duten pertsonak, kolektibo hauen barruan badaude:
–Zerbitzu ordainduak administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan ematen dituztenak, baldin eta Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntzarengatik kotizatzen badute.
–Egoera hauetako batean daudenak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian egonik langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.
–Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartuta dauden besteren konturako nekazaritzako langileen sistema bereziari atxikitakoak, lanik gabeko aldietan; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak (lan mutualitate batekoak diren autonomoak barne); itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntzarengatik kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.
–Kooperatibetako, lan sozietateetako eta ekonomia sozialaren enpresa eta entitateetako bazkideak eta langileak.
1.3. Prestakuntza ekintzak 15 laguneko taldeentzat dira. Entitate onuradunek zilegi izanen dute 20 parte-hartzaile bitarteko taldeak osatzea, horretarako inskribatuta badaude. 15 laguneko mugatik gorako pertsonak ez dira aintzat hartuko likidazioari begira, baina, hala ere, aseguraturik egon beharko dira, 3.8, 3.11 eta 3.12 oinarrietan ezarri bezala, eta prestakuntza behar bezalako aprobetxamenduarekin bukatuz gero, akreditazioa ematen ahalko zaie. (Prestakuntza moduluetako kalifikazioa 5 edo gehiago eta enpresako prestakuntzan "Gaindituta" kalifikazioa).
Prestakuntzaren hartzaileek gehienez ere bitan parte hartzen ahalko dute prestakuntza ekintza bakoitzean.
1.4. Entitate onuradunak hautatuko ditu parte-hartzaileak, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak identifikatutako beharrak eta, orobat, berdintasun eta objektibotasun irizpideak aintzat hartuta. Horrez gain, bermatu beharko du parte-hartzaileek betetzen dituztela parte hartzeko baldintzak, edo prestakuntza ekintza egiteko oinarrizko gaitasunen jabe direla.
Inskripzioa Nafarroako Gobernuaren atariko prestakuntza atalaren bidez eginen da ( https://formacion.navarra.es/eu/), edo enplegu agentzietan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
1.5. Sartzeko baldintzak:
Profesionaltasun-ziurtagiri bat eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira, 1., 2. edo 3. mailakoak diren kontuan hartuta:
a) 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko ez da baldintza akademiko edo profesionalik eskatzen, baina ikaskuntza ahalbidetuko duten komunikazio trebetasun nahikoak izan behar dira. Aurretik oinarrizko konpetentzia jakin batzuk izatea eskatzen bada, kasuan kasuko eskaintzak horretarako prestakuntza osagarriak hartzen ahalko ditu barne; kasu horretan, helduen hezkuntzako zentroetara loturik egonen dira, konpetentziak aitortzen direla bermatzeko, zuzenean edo oinarrizko konpetentziak egiaztatzeko arautuko den prozesuaren bidez.
b) 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradua edo horren baliokidea beharko da, bai eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat, egin beharreko eskaintzan jasotako konpetentziaren ziurtagiri bat edo lanbide arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat.
c) 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko, honako hauek behar dira: teknikariaren edo goi mailako teknikariaren titulua, Batxilergokoa edo sarbide ondorioetarako baliokidea, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, egin beharreko eskaintzan jasotako konpetentziaren ziurtagiri bat edo lanbide arlo bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat.
1.6. C graduen eskaintzen kasuan, sartzeko C gradukoen kasuan baino baldintza gutxiago dituzten B graduak badaude, honela jokatuko da:
a) C graduko eskaintza osoa: C graduari dagokion sarbide baldintza eskatuko da. Beheragoko mailako sarbide baldintza eskatzen duen B gradua ematean plaza librerik balego, B mailako baldintzarekin eskaintzen ahalko dira plaza horiek.
b) C graduko eskaintza modularra: lehenik eta behin, sartzeko C graduaren maila bereko baldintza eskatzen duten B graduak eskainiko dira, eta, azkenik, beheragoko mailako B gradua. Kasu bakoitzean, B gradu bakoitzean sartzeko baldintza eskatuko da.
2.–Onarpena.
Apirilaren 11ko 40/2024 Foru Agindua aplikatuz, sartzeko baldintza betetzen dituzten eskaeren kopurua prestakuntza ekintza bakoitzerako eskainitako plazen kopurua (15) baino handiagoa denean, entitate onuradunak hautaketa bat eginen du. Hautaketa hori irizpide hauen arabera erabakiko da:
a) Hartzaileen bi talde zehaztuko dira:
i. Enplegatuak.
ii. Langabezian dauden pertsonak.
Prestakuntza ekintza lehentasunez hartzaile talde horietako bati zuzenduta dagoenean, plazen %100 talde horretako pertsonentzat erreserbatuko dira. 15 laguneko taldea osatzen ez bada, lehentasunezkoa ez den taldeko pertsonak sartzen ahalko dira prestakuntza ekintzara, baina osotara ezin izanen diren talde osoaren %30 baino gehiago izan.
b) Sartzeko 3 azpitalde ezartzen dira, apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduaren I. eranskinean adierazitako irizpideen arabera:
i. Lehentasunezko irizpideren bat betetzen duten pertsonak.
ii. Lehentasunezko irizpideren bat betetzen ez duten pertsonak.
iii. Lehentasun txikieneko irizpide gisa zehaztutako irizpidea betetzen duten pertsonak.
c) Talde horietako bakoitzaren lehentasun ordena ebazpen honen hurrengo puntuan adierazitako irizpide osagarrien eta dagokion puntuazioaren arabera eginen da.
d) Berdinketa gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuak horretarako egindako zozketaren letra erabiliko da berdinketa hausteko. Eskatzaileen lehen abizenari aplikatuko zaio, eta prestakuntza ekintza hasten den ikasturteari dagokion zozketa hartuko da kontuan.
e) Prestakuntza ekintza bakoitzeko taldeetan, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua dutenentzako plaza erreserba eginen da (plaza bat), bai eta generoaren esparruan neurriz beherako ordezkaritza dutenentzako plaza erreserba ere (plaza bat). Irizpide hori Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du, aldi bati dagokion eskaintzan izena emandako pertsonen generoa aztertu ondoren. Genero baten ehunekoa %70etik gorakoa bada, besteak ordezkaritza txikiagoa duela ulertuko da. Ebazpen honen IV. eranskinak irizpide hori zein lanbide arlotan eta zein generotan aplikatuko den jasotzen du.
f) Erreserbatutako plazak hartzeko irizpideak betetzen dituen pertsonarik ez badago, plaza horiek gainerako plazei gehituko zaizkie.
g) Onarpen irizpideak aplikatu ondoren, C graduko modulu guztiak gaindituta dituen pertsona bat onartzen bada, ez da zenbatuko talde bakoitzeko 15 pertsonako kupoaren ondorioetarako. Talde bakoitzean gehienez 2 pertsona egon daitezke egoera horretan onartuta.
2.1. Irizpideak eta haztapena:
Lehentasunezko irizpideak | ||
Irailaren 29ko 30/2020 Legegintzako Errege Dekretuan enplegua aldi baterako erregulatzeko aipatzen diren espedienteetako baten ondorioz kontratua etenda edo lanaldia murriztuta duten langileak | 10 puntu | |
Gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozeduran parte hartu duten eta prestakuntza osatu behar duten pertsonak | 7 puntu | |
Eskaintzako graduaren maila bereko beste gradu bat egiaztatuta duten pertsonak, baldin eta eskaintzako gradua baino goragoko maila bateko gradu berean badaude. | 7 puntu | |
Irizpide osagarriak | ||
Aurreko lehentasunezko bi irizpide horietan aipatzen diren gradu bakoitzeko (graduak egiaztaturik badaude) | 1 puntu | |
30 urtetik beherako gazteak, 30ekoak kanpo | 1 puntu | |
Luzaroko langabeak | 1 puntu | |
45 urtetik gorako pertsonak, 45ekoak barne | 1 puntu | |
Langabezian dauden pertsonak, kualifikazio maila baxukoak | 1 puntu | |
Emakumeak | 1 puntu | |
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio zerbitzuek edo orientazio zerbitzua ematen duten entitate laguntzaileek bideratutako pertsonak | 1 puntu | |
Lanbide Heziketako sistemako ikastetxeen orientazio unitateetatik bideratutako pertsonak | 1 puntu | |
Aurreko seihilekoan profesionaltasun ziurtagiriko prestakuntza ekintzarik egin ez dutenak | 1 puntu | |
Lehentasun gutxiagoko irizpidea (*) | ||
Justifikatu gabe ikasturte honetan edo aurrekoan prestakuntzaren bat utzi duten pertsonak. | -10 puntu (hamar puntu gutxiago) | |
(*) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoak irizpide hori zehazten uzten ez badu, prestakuntza ekintzetan parte hartzearen penalizazioari eutsiko zaio 3 hilabetez. | ||
2.2. Prozedura:
Entitateek izena eman duten pertsonen artxibo bat deskargatzen ahalko dute Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren IRIS aplikazio informatikotik.
Hezkuntza Departamentuak kanpoko aplikazio bat emanen die entitateei, inskribatutako pertsonen zerrenda automatikoki barematu dezaten. Barematu ondoren, ordenatu eginen da, bi irizpideren arabera:
1. Talde hartzailearen arabera (lehentasunez langabeei eta landunei zuzendutako prestakuntza).
2. Puntuazio handienetik txikienera.
Taldea eratzeko, ordena honi jarraituko zaio:
1. Desgaitasuna duten pertsonak, onartuen zerrenda ordenatuko lehen hamabost pertsonen artean ez daudenak.
2. Ordezkaritza neurriz beherakoa duen generoaren araberako plaza erreserbaren lanbide arloaren kasuan (IV. eranskina), ordezkaritza neurriz beherakoa duen generoko lehen pertsona, lehen hamabost pertsonen artean ez dagoena.
3. Lehentasunezko talde hartzaileko gainerako pertsonak, puntuazio handienetik txikienera.
4. Oraindik plazaren bat hutsik balego, lehentasunik gabeko talde hartzaileko pertsonak, puntuazio handienetik txikienera, harik eta hamabosteko taldea osatu arte.
Prestakuntza zentroak zerrendako lehen hamabost pertsonek emandako informazioa baliozkotuko du, egiaztatzeko betetzen dituztela adierazitako baldintzak eta prestakuntza egiteko interesa dutela. Bestela, zerrendako pertsonen baldintzak egiaztatzen jarraituko da, onarpen irizpideek ezarritako ordenan, 15 pertsonako taldea osatu arte.
2.3. Hautaketa irizpideak aplikatu ondoren, programatutako prestakuntza moduluren bat jadanik egiaztatua duten pertsonak badaude onartutakoen artean, pertsona horiek ez dute akreditatuta dituzten moduluetara bertaratu beharrik, eta prestakuntza entitateek inguruabar horren berri eman beharko diote Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari. Ondorio guztietarako, ikastaro osoan bertaratu izan balira bezala joko da, prestakuntza ekintzaren likidazioa egitean salbu; izan ere, ebazpen honen I. eranskineko 12.11 puntuan adierazitakoa aplikatuko zaie.
2.4. Hautaketa egin ondoren, prestakuntza entitateak haren emaitzen berri emanen dio Hezkuntza Departamentuari.
2.5. Moduluka ematekoak diren prestakuntza modulu bat baino gehiago programatzen badira, I. eranskineko 10.4 oinarrian ezarritakoaren arabera, prestakuntzan beste pertsona batzuk sartzeko, programatutako prestakuntza modulu bakoitzaren hasieran aplikatuko dira hautaketari eta lehentasun ordenari buruzko irizpideak.
3.–Ikasleei buruzko jarraibideak:
3.1. Ikasleek prestakuntza ekintzetara joan beharra dute, eta haiek aprobetxatu. Prestakuntza ekintzan parte hartzeak dituen betebeharren berri emanen die parte-hartzaileei entitate onuradunak. Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:
a) Hilabete batean hirutan baino gehiagotan huts egitea justifikatu gabe.
b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.
c) Prestakuntza ekintza normaltasunez egitea oztopatzea.
d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekin, ikaskideekin edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekin.
e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.
f) Segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia ez betetzea, prestakuntza ekintza egiten den bitartean ematen den profesionaltasun ziurtagiriaren edukiaren arabera.
g) Prestakuntza ematen duen zentro edo entitateko funtzionamendu araudian jasotzen den beste edozein.
3.2 Ikasleak prestakuntza ekintza aprobetxatzen ez badu, errespetuz jokatzen ez badu edo segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen ez badu, hasiera batean, moduluaren irakasleak edo zentroko edozein pertsonak, horretarako eskumena badu, idatzizko ohartarazpena emanen dio. Ohartarazpena ikasleak sinatuko du. Ikaslea berriro ohartarazten badute prestakuntza probetxuz ez egiteagatik, errespetu faltak izategatik edo segurtasun neurriak ez betetzeagatik, idatziz jakinaraziko zaio ikastarotik kanporatu dutela, eta zigorra ezarriko zaio, araudiak zehazten duenaren arabera.
3.3. Zigorraren ondorioz kanporatutako ikaslea edo matrikula desegin zaiona D gradukoa bada, ezin izanen da onartua izan zentro bereko C, B o A graduko ekintzetan, beste lanbide arlo batean bada ere, abian den ikasturtean eta hurrengoan, gutxienez ere.
3.4. Puntu hauetan jasotzen ez den beste edozein alderdiri dagokionez, zentroko Bizikidetza Araudia aplikatuko da.
3.5. Prestakuntza ekintza bat arrazoi justifikaturik gabe uzten duten ikasleek lehentasun txikiagoko irizpide batekin hartuko dute parte hurrengo onarpenean. IRIS kudeaketa aplikazioak ezin badu inguruabar hori jaso, orain arte aplikatutako irizpidea aplikatuko da, hots, ikasleek ezin izanen dute Hezkuntza Departamentuak antolatutako beste prestakuntza ekintza batean izena eman ezta parte hartu ere, harik eta prestakuntza ekintza utzi zutenetik 3 hilabete igarotzen diren arte. Kanporatutako ikasleen kasuan, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.
3.6. Hezkuntza Departamentuak prestakuntza ekintza bat kautelaz eten dezake, prestakuntza normaltasunez emateko eragin nabarmena duten irregulartasunak atzematen direnean.
4.–Enpresako edo pareko entitateen prestakuntzaren kudeaketa.
4.1. Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten pertsonek lanekoak ez diren praktika profesionalak egiten ahalko dituzte enpresa batean edo pareko erakunde batean, irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren 21. artikuluan arautzen diren baldintzetan.
4.2. Entitate onuradunak enpresako prestakuntza modulua egiten lagundu beharko die prestakuntza ematearekin batera profesionaltasun ziurtagiri baten modulu guztiak egiten dituztenei, betiere egitera behartuta badaude.
Prestakuntza ekintzaren likidazioan 500 euroko zigorra aplikatuko da enpresako prestakuntzako modulua egiteko aukera eman ez zaion pertsona bakoitzeko.
4.3. Prestakuntza hori Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko da, salbu behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak horretarako baimena ematen badu. Praktika horietan parte hartzen dutenek asegurua izan beharko dute, prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen baldintza berberetan.
C gradu batean izena eman eta hura egiten ari diren ikasleen kasuan, enpresan edo pareko entitatean duten prestakuntza partea lanbide modulu bakoitzean zehaztuko da, dagokion prestakuntza planean. Iraupena 80 ordukoa izanen da osotara.
Ikasleek ziurtagiria lortzen badute B graduak edo A graduak gaindituz, enpresako prestakuntza egin beharko dute, 80 ordukoa, 659/2023 Errege Dekretuaren 80. artikuluan ezarri bezala. Zentroari eskatzen ahalko diote enpresako prestakuntza egitetik salbuesteko; horretarako, prestakuntzarekin lotura duen lan esperientzia frogatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Ikasleek 80 orduko enpresako prestakuntza egin behar badute, zentroak aukera bermatu beharko die prestakuntza hori egiteko graduko azken modulua gainditzen dutenetik 4 hilabeteko epean. Ikasleek justifikatutako arrazoiren bat badute eta zentroa ados agertzen bada, zilegi izanen da Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalari eskatzea enpresako prestakuntza atzera dezan.
4.4. Enpresako prestakuntzari uko egitea (B graduetan):
Edozein inguruabar pertsonal, laneko egoera edo abar direla-eta, ikasleek ezin badute edo ez badute nahi enpresako prestakuntza egin (B graduetan) zentroak eskaini dienean, eta betiere graduaren azken modulua gainditu eta hurrengo 4 hilabeteen barruan, ezezkoa jasota geratuko da, enpresan edo pareko entitatean prestakuntzari uko egiteko dokumentua sinatuz.
Kasu horretan, ez da C graduko ziurtagiririk emanen enpresako edo pareko entitateko prestakuntza egin eta gainditu arte.
4.5. Prestakuntza jasotzea enpresa edo pareko entitatean (modalitate duala) eta prestakuntza jasotzea enpresa edo pareko entitatean (B graduak).
A, B eta/edo C graduko irakasleek zilegi dute erabakitzea prestakuntza egiten ari den pertsona batek ez egitea enpresako edo pareko entitateko prestakuntza, baldin eta irakasle guztiek ados jarrita uste badute pertsona horrek ez dituela gaitasun profesional eta/edo pertsonal nahikoak eskuratu, ez eta jarrera egokia agertu ere, graduan ematen den ordu kopuruaren arabera eskatzen den mailaz jarduteko lanean.
Erabaki hori ezohiko ebaluazio akta batean jasoko da.
4.6. Oro har, profesionaltasun-ziurtagiriaren gainerako prestakuntza moduluak ebaluazio positiboarekin jaso ondoren eginen da prestakuntza enpresa edo pareko entitatean.
Orobat, prestakuntza ekintza ematen den bitartean egiten ahalko da –azken modulua ematen ari denean edo profesionaltasun-ziurtagiria osatzen duten prestakuntza moduluen guztizko iraupenaren %75, gutxienez, bete denean–, baina horretarako Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena beharko da.
Enpresako prestakuntza hasten bada ekintza bukatu ondoren, ez dira 4 hilabetetik gora iraganen horren bukaeraren eta enpresako prestakuntza egonaldiaren hasieraren artean. Beren izaeragatik epe hori betetzeko zailtasunak dituzten profesionaltasun-ziurtagiri jakin batzuetarako baimena eskatzen ahalko zaio Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari, epe hori luzatzeko.
4.7. Enpresako prestakuntzaz salbuestea. C graduan, enpresako prestakuntza praktikoko modulua ez da beharrezkoa izanen parte-hartzaileak frogatzen badu profesionaltasun-ziurtagiriari lotutako lan esperientzia duela. Ikasleak salbuestea eskatuko dio prestakuntza zentroari, eta, gutxienez, Lan Bizitzaren txostena erantsiko dio, eta, beharrezkoa izanez gero, enpresaren txosten bat, betetzen dituen eginkizunak jasoko dituena. Zentroak bi asteko epea izanen du eskaera ebazteko.
4.8. Enpresako edo pareko entitateko prestakuntzak ez du lan harremanik sortzen enpresarekin, ezta diru konpentsazioa ere parte-hartzaileentzat, langabeentzako beka eta laguntzetarako 6. oinarrian ezarritakoa salbu.
4.9. Enpresako prestakuntza egiten duten langabeek eranskin honetako 6. oinarrian ezartzen diren bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte. Pertsona langabetzat hartzeko, kontuan hartuko da lanekoak ez diren praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dagoen.
4.10. 2024ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina, eta horren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriaren arabera, Etengabeko Lanbide Heziketako ikasle guztiek, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badituzte eta enpresa edo erakunde parekideetan prestakuntza praktikak egiten badituzte, Gizarte Segurantzan kotizatu beharko dute, eta, beraz, horretarako egin beharreko kudeaketa guztiak dirulaguntzaren esleipendun den zentroak edo ikasleen enpresa hartzaileek hartuko dituzte beren gain, inplikatutako aldeek adostutakoaren arabera.
4.11. Edonola ere, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrarekin bat etorriz, enpresan edo erakunde parekatuan egonaldia hasi aurretik, bermatu beharko da ikasleek laneko arriskuen prebentzioko eginkizun oinarrizkoak betetzeko konpetentziak lortzeko prestakuntza egin dutela. Konpetentzia horiek ezarrita daude 39/1997 Errege Dekretuaren 35. artikuluan (39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio zerbitzuen Erregelamendua onesten duena), deusetan ukatu gabe errege dekretu honen 153.2.d) artikuluan ezarritakoa. Horretarako, antolamenduan laneko arriskuen prebentzioaren arloko lanbide modulu edo prestakuntza bloke bat ez duten profesionaltasun-ziurtagirietan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza osagarria egin beharko da, III. eranskinarekin bat etorriz. Prestakuntzaren edukiek baliagarriak izan beharko dute errege dekretu horretako V. eranskinean jasotako 2. ikaskuntza emaitza lortzeko.
5.–Jarraipena eta ebaluazioa.
5.1. Etengabeko ebaluazioa. Etengabeko ebaluazioa eginen da egiaztatzeko ea lortu diren lanbide gaitasunak, enplegagarritasunerako gaitasunak eta ikaskuntzaren emaitzak. Horretarako, ebaluazio metodoak eta tresnak egiaztatu beharreko ikaskuntzaren emaitzen ezaugarrietara egokituko dira, eta dagozkien euskarriekin batera aurkeztuko dira, horiek zuzentzeko eta puntuatzeko, ebaluazioaren objektibotasuna, fidagarritasuna eta baliozkotasuna bermatzeko, bai eta eskuragarritasuna bermatzeko ere; hori horrela, neurriak eta baldintzak ezarriko dira prestakuntza aldian dauden pertsonen beharretara egokitutako ebaluazio prozesuak egiteko.
5.2. Azken ebaluazioak ikaskuntzaren emaitza guztiak hartuko ditu kontuan. Lanbide modulu baten azken ebaluazioko probara aurkeztu ahal izateko, prestakuntza aldian daudenek egiaztatu beharko dute moduluaren guztizko orduen %75era gutxienez bertaratu direla, modalitate presentzialean.
Lanbide modulu bakoitzak dezimalik gabeko kalifikazio bat izanen du, batetik hamarrera bitartekoa, eta "gaindituta edo gainditu gabe" gisa agertuko da zenbakizko kalifikazio horrekin batera. Bost puntuko edo hortik gorako puntuazioak positibotzat joko dira.
Enpresako prestakuntzaren ebaluazioa lanbide modulu bakoitzaren ebaluazioan eta kalifikazioan jasoko da, ziurtagiri osoen eskaintzen kasuan, eta enpresa edo pareko entitateko prestakuntzarako, B edo A graduko eskaintzen kasuan, "gaindituta" edo "gainditu gabe" terminoetan.
Profesionaltasun-ziurtagiria gainditzeko erabakia irakasle guztiek batera eta ados jarrita hartuko da, eta erabaki horrek prestakuntzan sartutako konpetentzia guztiak eta ikaskuntzaren emaitzak hartu beharko ditu kontuan.
5.3. Profesionaltasun-ziurtagirian jaso beharreko kalifikazioa batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazita.
5.4. Prestakuntza berriro egitea.
Profesionaltasun-ziurtagiri bera gehienez ere bi alditan egiten ahalko da, gainditzen ez bada. Ohiz kanpoko inguruabarrak direla-eta, zilegi izanen da administrazio eskudunak matrikula hirugarrenez egiteko baimena ematea.
5.5. Ebaluazio eta kalifikazio prozesuari buruzko erreklamazioak:
Maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera, ("Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako azken ebaluazioei buruzko erreklamazioak"), eta kontuan harturik horren berezitasunak ere, Etengabeko Lanbide Prestakuntzako erreklamazio prozedura honako jarraibide hauen arabera eginen da:
1. Irakasleen argibideak jaso ondoren, ikasleren bat ados ez badago lortutako azken kalifikazioarekin edo prestakuntza praktikoa enpresetan egiteko fasera igarotzeaz hartutako erabakiarekin, erreklamazioa egiten ahalko du, idatziz, bere desadostasuna justifikatzeko nahi beste alegazio aurkeztuz, zentroko zuzendaritzari zuzendua, bi egun balioduneko epean, zentroak azken kalifikazioaren edo hartutako erabakiaren komunikazio ofiziala egiteko ezarritako egunetik hasita.
2. Erreklamazioa jaso ondoren, zentroko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du.
5.6. Modulu edo prestakuntza bloke baten azken kalifikazioaren aurkako erreklamazioa.
Modulu edo prestakuntza-bloke baten azken kalifikazioaren aurkako erreklamazioa jaso ondoren, zuzendariak A, B edo C graduko irakasle taldeari dei eginen dio, erreklamatutako irakaslea izan ezik, erreklamazioa azter dezaten, erreklamazioa aurkezten den egunaren hurrengo egun baliodunean, aurkeztutako alegazioak kontuan hartuta, eta horren gaineko txostena egin dezaten; txosten horretan jasoko da, arrazoiak emanda, zer erabaki hartzen den berrikusitako azken kalifikazioaren gainean: kalifikazioa aldatzea edo hura berrestea. Zentroko zuzendaritzak txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala badagokio, guraso bati edo legezko ordezkariari, ahalik eta epe eta modu laburrenean. Honela bukaera emanen zaio zentroan erreklamatzeko prozesuari.
Zentroan erreklamatzeko prozesua agorturik, bi egun balioduneko epean, aipatu kopia jasotzen duen egunetik hasita, ikasleak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak zuzendaritzari eskatzen ahal dio igor dezala erreklamazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.
Zentroko zuzendaritzak bi egun balioduneko epean igorriko dio espedientea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, erreklamazio eskaera egiten denetik hasita.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, espedientea aztertuta eta, besteak beste, 49/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, txosten bat emanen du. Txosten hori zuzendari nagusi eskudunari igorriko zaio, erreklamazioaren gaineko ebazpena eman dezan.
Zuzendari nagusiaren ebazpena hamar egun balioduneko epean emanen da, gehienez ere, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak espedientea jasotzen duenetik hasita. Ebazpen horrek bide administratiboa amaituko du.
6.–Bekak eta laguntzak.
6.1. Prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeak irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren IV. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradun izaten ahalko dira, baldin betetzen badituzte arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak. Pertsona bat langabea den zehazteko, kontuan hartuko da zer lan egoera zuen prestakuntza ekintza hastean, edo prestakuntza ekintzan sartzean, baldin geroago sartu bazen. Langabetzat joko da prestakuntzaren hasieran langabezian eta lan-eskatzaile gisa inskribatuta dagoena enplegu zerbitzu publikoetan. Bestela, ez da beka edo laguntzarik jasotzeko eskubiderik izanen. Era berean, beka edo laguntza jasotzeko eskubidea eten eginen da baldin eta langabea lanean hasten bada.
Bekak eta laguntzak zuzeneko araubidearen arabera emanen dira, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 6.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Prestakuntza zentroak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak helaraziko dizkie. Hezkuntza Departamentuak zentroei utziko dizkien unitate partekatuetan eskuratzen ahalko dira beka eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko agiriak eta eskaera ereduak.
Langabeek prestakuntza ekintza bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta eskatutako dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.
Prestakuntza zentroak ikasleen beka- eta laguntza-eskaerak bidaliko ditu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura, 10 egun balioduneko epean prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita, honako hauekin batera: ikasleak prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriak eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioa.
Bi hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, zentroak tarteko bidalketa bat egiten ahalko du, eskaerarekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, hots, epe horri dagozkionekin.
6.2. Beka eta laguntza motak:
a) Emakumeak bertaratzeko beka.
Honako lanbide arlo hauetako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten emakumeentzat izanen da: Nekazaritza; Eraikuntza eta Obra Zibila; Elektrizitatea eta Elektronika; Energia eta Ura; Fabrikazio Mekanikoa; Erauzketa-industriak; Instalatze eta mantentze-lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak. Bekaren zenbatekoa 9 euro izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean parte hartzen badu Hezkuntza Departamentuak edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak etengabeko lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean diruz lagundutako lanbide arlo horietako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan, haietako batengatik kobratuko du beka hau.
b) Desgaitasuna duten pertsonentzako beka.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko entitateak egiaztaturik. Bekaren zenbatekoa 9 euro izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean parte hartzen badu Hezkuntza Departamentuak edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak etengabeko lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean diruz lagundutako lanbide arlo horietako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan, haietako batengatik kobratuko du beka hau.
c) Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako beka.
Nafarroako Gobernuko Delituen Biktimen Arretarako Bulegoak edo erakunde baliokideak egiaztatutako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat izanen da. Bekaren zenbatekoa 10 euro izanen da ekintzara bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean Hezkuntza Departamentuak edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan parte hartzen badu, haietako batengatik bakarrik kobratuko du beka hau.
d) Garraiorako laguntza.
Prestakuntza ekintzetara joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza jasotzeko. Ikasleak inskribatuta dauden enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, nahiz eta jakinarazpenetarako emandako helbidea beste bat izan. Kontuan hartzen ahalko da zein helbidetan bizi ohi den, baldin eta helbide hori ez badator bat aipatu datu-basearekin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiazta badezake.
Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.
Beharrezkoa bada hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko joan-etorrietan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.
Langabearen ohiko helbidetik prestakuntza entitatea dagoen tokira joateko garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek prestakuntza ekintzarako egokia den ordutegi erregularrik ez badu, garraiorako norberaren ibilgailua erabiltzeagatik laguntza bat jasotzeko eskubidea izaten ahalko da. Inguruabar hori laguntzaren ordainketarako eskumena duen organoak aztertu beharko du. Garraiorako norberaren ibilgailua erabiliz gero, laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, muga honekin: 15 euro bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko.
e) Mantenurako laguntza.
Goizez eta arratsaldez egiten diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza ekintzaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa), eta bizilekua ekintza ematen den herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 euro izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.
f) Ostaturako eta mantenurako laguntza.
Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta, joan-etorriak eskolak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, inguruabar hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aztertu beharko du. Gehienez ere 33,33 euro hartzen ahalko da egunean kontzeptu horrengatik. Gainera, langabeak hasieran eta bukaeran ohiko bizilekutik egiten dituen joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du, gehienez ere 30 euro, biak baturik. Laguntza hori ez da bateragarria izanen norberaren ibilgailuan edo hiriarteko garraioan egindako joan-etorrietarako laguntzarekin.
Ostatuko gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, fakturaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.
g) Kontziliaziorako laguntza.
12 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen 2. gradurainoko ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, horiekin bizi badira, eta prestakuntza ekintza hastean betebehar hauek betetzen badituzte:
–Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.
–Lanbide sustapeneko, prestakuntzako edo moldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-subsidioa edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.
–Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (OAEAP) %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela baldin familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, OAEAParen %75 gainditzen ez badu, irailaren 23ko EFP/942/2022 Aginduaren 24. artikuluarekin bat.
Kontziliaziorako laguntzaren zenbatekoa eguneko OAEAParen %75 izanen da, ikaslea ikastarora bertaratzen den egun bakoitzeko.
Parte-hartzaileek prestakuntza saio presentzialetara bertaratu beharra dutenean baino ez dira eskuratuko bekak eta laguntzak.
Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza ekintza bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe.
III. ERANSKINA.–ESKAINTZAKO PRESTAKUNTZA EKINTZAK, DIRULAGUNTZA JASO DEZAKETENAK
PREST. EKIN. ZK. | ZIURTAGIRIAREN KODEA | LANB. ARLOA | PRESTAKUNTZA EKINTZA | IZENA | PROF. ZIURT. PREST. ORDUAK | EUROAK ORDUKO | PREST. | LAP PREST. ORDUAK | EUROAK LAP ORDUKO | LAP | PNL | PREST. OSAG. | IKAST. | PRESTAKUNTZAREN ZENBATEKOA |
1 | CP1 TOTAL HOTR0108 | OST | SUKALDEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | 270 | 12,02 | 48.681,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 60.531,00 | |
2 | CP1 TOTAL AGAX0208 | NEK | NEKAZARITZAKO JARDUERA OSAGARRIAK | 330 | 12,6 | 62.370,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 148.440,00 | |
3 | CP1 TOTAL IMAI0108 | IMA | ETXEETAKO ITURGINTZAKO ETA BEROKUNTZA-KLIMATIZAZIOKO ERAGIKETAK | 320 | 11,49 | 55.152,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 134.004,00 | |
4 | CP1 TOTAL AGAO0108 | NEK | MINTEGI, LORATEGI ETA LORATEGI ZENTROETAKO JARDUERA OSAGARRIAK | 250 | 12,6 | 47.250,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 118.200,00 | |
5 | CP1 TOTAL ELEQ0111 | ELE | EKIPO ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOAK MUNTATU ETA MANTENTZEKO LAN OSAGARRIAK | 310 | 11 | 51.150,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 126.000,00 | |
6 | CP1 TOTAL HOTR0208 | OST | JATETXE ETA TABERNETAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | 210 | 12,02 | 37.863,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 49.713,00 | |
7 | CP1 TOTAL HOTR0108 | OST | SUKALDEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | 270 | 12,02 | 48.681,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 60.531,00 | |
8 | CP1 TOTAL FMEE0108 | FME | FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK | 400 | 12,35 | 74.100,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 171.900,00 | |
9 | CP1 TOTAL ELEQ0111 | ELE | EKIPO ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOAK MUNTATU ETA MANTENTZEKO LAN OSAGARRIAK | 310 | 11 | 51.150,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 126.000,00 | |
10 | CP1 TOTAL IMAI0108 | IMA | ETXEKO ITURGINTZAKO ETA BEROKUNTZAKO/KLIMATIZAZIOKO ERAGIKETAK | 320 | 11,49 | 55.152,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 134.004,00 | |
11 | CP2 TOTAL FMEC0110 | FME | ELEKTRODO ESTALIAREN BIDEZKO TIG SOLDADURA | 640 | 12,35 | 118.560,00 | 15 | 9 | 2.025,00 | 1.050 | - | 1 | 121.635,00 | |
12 | CP2 TOTAL FMEC0210 | FME | OXIGAS BIDEZKO SOLDADURA ETA MIG/MAG SOLDADURA | 550 | 12,35 | 101.887,50 | 15 | 9 | 2.025,00 | 1.050 | - | 1 | 104.962,50 | |
13 | CP1 TOTAL HOTR0108 | OST | SUKALDEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | 270 | 12,02 | 48.681,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 60.531,00 | |
14 | MF0255-1 (HOT091-1) | OST | SUKALDEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | SUKALDEKO GAIEN HORNIKETA, AURREPRESTAKETA ETA KONTSERBAZIOA | 120 | 12,02 | 21.636,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 4.050,00 | 1 | 30.786,00 |
15 | MF0256-1 (HOT091-1) | OST | SUKALDEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | OINARRIZKO PLATERAK PRESTATZEA | 180 | 12,02 | 32.454,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.075,00 | 1 | 43.629,00 |
16 | CP1 TOTAL HOT325–1 | OST | CATERINGEKO OINARRIZKO ERAGIKETAK | 210 | 12,02 | 37.863,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 49.713,00 | |
17 | MF0261–2 (HOT093–2) | OST | SUKALDEA | SUKALDARITZAKO TEKNIKAK | 240 | 12,02 | 43.272,00 | 15 | 9 | 2.025,00 | 1.050 | - | 1 | 46.347,00 |
18 | MF0250–2 (SSC089–2) | GKKZ | ETXEAN ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEA | ETXEKO ARRETA ETA LAGUNTZA PSIKOSOZIALA | 210 | 10,71 | 33.736,50 | 15 | 9 | 2.025,00 | 1.050 | - | 1 | 36.811,50 |
19 | CP1 TOTAL AGAO0108 | NEK | MINTEGI, LORATEGI ETA LORATEGI ZENTROETAKO JARDUERA OSAGARRIAK | 250 | 12,6 | 47.250,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 59.100,00 | |
20 | CP1 TOTAL AGAX0208 | NEK | NEKAZARITZAKO JARDUERA OSAGARRIAK | 330 | 12,6 | 62.370,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 2 | 148.440,00 | |
21 | CP1 TOTAL ELEE–0108 | ELE | SARE ELEKTRIKOAK INSTALATZEKO LAN OSAGARRIAK | 220 | 11 | 36.300,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 48.150,00 | |
22 | CP1 TOTAL AGAO0108 (*) desgaitasuna | NEK | MINTEGI, LORATEGI ETA LORATEGI ZENTROETAKO JARDUERA OSAGARRIAK | 250 | 12,6 | 47.250,00 | 30 | 9 | 4.050,00 | 1.050 | 6.750 | 1 | 59.100,00 | |
GUZTIRA | 1.938.528,00 | |||||||||||||
IV. ERANSKINA.–NEURRIZ GAINEKO SEXU ORDEZKARITZA, ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO ESKAINTZETAN
Ebazpen honetako III. eranskineko prestakuntza ekintzen onarpenerako datuak
LANBIDE ARLOA | GIZONEI ERRESERBATUTAKO PLAZAK | EMAKUMEEI ERRESERBATUTAKO PLAZAK |
Administrazioa eta Kudeaketa | Bai | |
Gorputz eta Kirol Jarduerak | Ez | Ez |
Nekazaritza | Bai | |
Arteak eta Artisautzak | Ez | Ez |
Arte grafikoak | Ez | Ez |
Merkataritza eta Marketina | Ez | Ez |
Eraikuntza eta Obra Zibila | Bai | |
Elektrizitatea eta Elektronika | Bai | |
Energia eta Ura | Bai | |
Fabrikazio Mekanikoa | Bai | |
Ostalaritza eta Turismoa | Ez | Ez |
Elikagaien Industriak | Bai | |
Erauzketa Industriak | Bai | |
Informatika eta Komunikazioak | Bai | |
Instalatze- eta Mantentze-lanak | Bai | |
Irudi Pertsonala | Bai | |
Irudia eta Soinua | Bai | |
Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza | Bai | |
Kimika | Bai | |
Osasungintza | Ez | Ez |
Segurtasuna eta Ingurumena | Ez | Ez |
Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Bai | |
Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | Bai | |
Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Bai |
Iragarkiaren kodea: F2606323
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
