2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1126. lurzatian (Nafarroa Behereko plaza). Hasierako onespena
Gobernu Batzordeak, 2026ko apirilaren 27ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, María Ángeles Peral Ayúcar SLUk sustatua, hartara aldatu dadin planeamendua, gaur egun indarrean dena, Nafarroa Behereko plazan (Aiegiko 2. poligonoko 1126. katastro-lurzatia).
Hiri-jarduketarako plan bereziaren xedea da Aiegiko Udal Hirigintza Planeko zehaztapen xehatuak aldatzea, zehazki kalifikazioa aldatu, eta prezio tasatuko etxebizitza etxebizitza libre bihurtzea, egun amaitu gabe dauden obrak amaitu ahal izateko, lehendik dauden eraikinetan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez: https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es.
Aiegin, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2606988