2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko, eta hartara, kanalizazio elektrikoa eta sarbidea egiteko. Hasierako onespena
Galipentzuko Udalak, 2026ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengoa izanik (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa):
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko, eta hartara, kanalizazio elektrikoa eta sarbidea egiteko; sustatzailea Balenturri SL da.
Bigarrena.–Onestea erabileraren lagapena eta zortasunaren eraketa arautuko dituen baldintza-agiria.
Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera, Foru dekretu baten bidez onets dadin.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Galipentzun, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Roberto Hernández Mateo.
Iragarkiaren kodea: L2606910