2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OIBAR
Oposizioa, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat. Izendapen-proposamena
Oibarreko Udalak, 2025ko azaroaren 28an egindako batzarrean, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko onetsitako deialdiarekin bat eginik (2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an).
Deialdiaren 7. oinarrian adierazitakoaren arabera, epaimahai kalifikatzaileak María Gabriela Freire Dueñas izangaia izendatzeko proposamena egin dio presidenteari, puntuaziorik handiena lortu duelako, eta alkateak, 2026ko martxoaren 15eko ebazpenaren bidez, proposamena onartzea ebatzi du.
Deialdiko 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatutako izangaiari 30 egun naturaleko epea ematen zaio, izendatu aurretik aurkeztu ditzan hurrengo agiri hauek:
–Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidearena.
–Deialdi honen bidez bete beharreko lanpostua betetzeko behar diren titulazioen fotokopia konpultsatua.
–Medikuaren ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
Desgaitasuna alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, balioespen- eta orientazio-talde eskudunek luzatua.
–Zinpeko edo hotsandiko aitorpena, funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez dagoela eta herri-administrazio baten zerbitzutik bananduta ez dagoela adierazten duena.
–Nafarroako Foru Erregimena errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo betetzeko zina edo promesa.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oibarren, 2026eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2607464