2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Udal Plan Orokorraren ordenantzen eta katalogoaren 5. artikuluaren 4. apartatua aldatzea. Ingurumen-txosten estrategikoa
2026ko otsailaren 17an, Faltzesko Udalak hasiera batez onetsi du Faltzesko Udal Plan Orokorreko hirigintza-antolamenduko determinazioen aldaketa xehatu bat, ekimen partikularrez sustatua. Aldaketak ordenantzen 5. artikuluaren 4. apartatuari eta katalogoari eragiten die.
Espedientea jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitara eman ostean 2026ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an , eta tarte horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.
Alkateak 2026ko maiatzaren 4an emandako ebazpen baten bidez, Faltzesko Udalak hirigintzako udal-teknikariak idatzitako ingurumen-txostena onetsi zuen. Txosten horretan ondorioztatzen denez, «ebaluatu ostean ingurumen-txosten estrategikoa eta Udal Plan Orokorraren aldaketaren memoria, ondorioztatzen da haren aldaketa xehatua garatzeak ez duela ondorio kaltegarri nabarmenik ingurumenean; horrenbestez, ingurumen-txosten estrategikoaren aldeko irizpena eman behar da».
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Faltzesen, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2606484