103. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, hiri-jarduketarako plan berezian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko maiatzaren 8ko 2026/0514 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea aldaketa bat plan partzialaren hiri-jarduketarako plan berezian, Funesko La Sardilla poligonoan (3. etxe-saila, 3.1 eta 3.2 lurzatiak), Oscar Campo Castillok sustatua. Helburua da lurzati hori turismo-ostaturako erabiltzea, orain duen erabileraren osagarri.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitara emanen da, orobat, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Funesen, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606878