257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

470/2024 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan ari diren irakasleei, euskara ikasteko edo hobetzeko, banakako laguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 795880.

430E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita deialdi hau: "Dirulaguntza toki erakunde eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, lurralde garapen jasangarriko proiektuak egin ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan". DDBNeko identifikazioa: 780468.

240E/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita kultura zientifikoa sustatzeko, Nafarroan egindako I+G+b ezagutarazteko eta STEM bokazioak bultzatzeko laguntzen Cosmos 2025 deialdia. DDBN identifikazioa: 798220.

1.7. BESTELAKOAK

110/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean egiten den salgaien errepide-garraiorako gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira egun hauetarako deitutako greba orokorra dela eta: 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea).

284/2024 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, taxien hiriarteko zerbitzuen tarifak, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak, onesten dituena.

155/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "El Oliado haize-parkea", 16 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Lodosako, Mendabiako eta Sesmako udal mugarteetan, II. zatia.

89E/2024 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko baliodunak diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2025. urterako, egun horietan baimenduta egonen baita saltokiak irekitzea.

490E/2024 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Orkoiengo udal mugartean dagoen metalezko piezen estanpazio, soldadura eta hidroformaziorako instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Gestamp Navarra SA da.

496E/2024 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tafallako udal mugartean hiri hondakinetarako transferentziagune bat eta konpostatze zentro bat biltzen dituen instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa da.

498E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Lizarrako udal mugartean dagoen etxeko hondakinak jaso eta biltegiratzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Servicios de Montejurra SA da.

499E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Alesbesko udal mugartean dagoen zerri gizendegi baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Agropecuaria el Palomar SL da.

500E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Castejongo udal mugartean dagoen energia elektrikoa sortzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Totalenergies Clientes SAU da.

504E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baitira Tuterako udal mugartean hondakinen tratamendu zentroa eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegia hartzen dituen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketak. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Erriberako Mankomunitatea da.

505E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Irurtzungo udal mugartean dagoen metalezko elementu aurreformatuak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Sociedad Anónima de Preformados Metálicos da.

512E/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Antzingo udal mugartean dagoen urdaiazpikoak lehortzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Jamones Ancín SA da.

514E/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Iruñeko udal mugartean dagoen supermerkatuetarako eta ostalaritzarako hozkailu-altzariak diseinatu, ekoitzi eta merkaturatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Grupo K Refrigeración SL da.

501E/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Funesko udal mugartean dagoen plater prestatuak egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AÑORBE

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat

BARASOAIN

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

BURLATA

Deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez bideen garbiketako arduradunaren lanpostu bat betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

CORELLA

Deialdia, administrari-ofizialaren hiru lanpostu barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez

ERGOIENA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

LESAKA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Jendeari arreta emateko eta instalazioak garbitzeko langilea izendatzea

IRUÑA

Deialdia, ehorzle laguntzaileen 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Deialdia, ehorzle-laguntzailearen 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Deialdia, hiri kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaileen 3 lanpostu lekualdaketa-lehiaketa bidez betetzeko

Deialdia, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Deialdia, hiri-kontserbazioko mantentze-lanen arduradun izateko 2 lanpostu oposizio bidez barne-sustapen mugatuan betetzeko

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko erdi-mailako tituludunen 2 lanpostu, bateraezintasunaz

Deialdia, erdi mailako tituludunen 2 lanpostu, bateraezintasunarekin, oposizio bidez betetzeko

2024. urterako lan-eskaintza publikoa handitzea

SUNBILLA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa sistemako hautaproben bidez, zerbitzu anitzetako lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

TAFALLA

Ebazpena, zeinaren bidez funtzionarioak izendatzen baitira eta, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren prozesuaren esparruan, zehazten baita langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzearen bidezkotasuna, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie

UXUE

Deialdia, administrari laguntzaile gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Deialdia, bete daitezen administrari-ofizialaren hamaika lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elizondoko 16. poligonoko 701. lurzatian. Hasierako onespena

(H) ilbeltza bekaren deialdia. Laburpena

Hitzarmenak hainbat erakunderekin

BERRIOZAR

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2025erako karga-tasa, zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

BURLATA

Aldaketa, Udalaren Hirigintza Planeko determinazio xehatuetan (hirigintzako araudiaren 193. artikulua). Hasierako onespena

CASTEJÓN

Planeamenduko eta kudeaketako hitzarmena. Hasierako onespena

CORELLA

Herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa, gero erabilera lagatzeko, kargak eratzeko eta zortasunak ezartzeko

ITUREN

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Jendaurrean jartzea Udala UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzeko erabakia eta estatutuen onespena

LEGASAKO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa, 4. poligonoko 235. lurzatiaren barneko bideetan. Jendaurrean jartzea

Aldaketa, "Txirrindulari eta oinezkoentzako Bidasoko bide berdea Doneztebe eta Elizondo artean egokitzea" deritzon obra-proiektuak ukitutako lurzati eta herri lurren kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

LEITZA

Aldaketa, 3.2 tokiko sistemaren kostuak banatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

3.2 sistema lokalaren urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

LEKUNBERRI

Lekunberriko Udala UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeari buruzko jendaurreko informazioa

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Leiungo sarbide den errepidearen kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondoren doan lagatzeko

LOS ARCOS

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Los Arcosko Udalaren eta "Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko" banaketa eremuko konpentsazio batzordearen artean. Jendaurrean jartzea

"Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko" banaketa eremuaren birpartzelazio proiektua (eguneratze-dokumentua). Jendaurrean jartzea

METAUTEN

Aldaketa Udal planean. Hasierako onespena 45. artikulua

SAN ADRIÁN

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

ZANGOZA

Aldaketa, Cantolaguako udal kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

SANTAKARA

Hirigintza-hitzarmena 5. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateei. Laburpena

TUTERA

Desafektazioa, 8. poligonoko 1048. eta 1050. lurzatietan, erabilera lagatzeko eta "Cultivando Capacidades" proiektua aurrera eramateko. Jendaurrean jartzea

UNTZUE

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak, UE 10.1 unitatean. Behin betiko onespena

EGUESIBAR

Aldaketa, honako ordenantza honetan: ordenantza, arautzen duena nola laga Udalaren lokalak herritarren elkarteei edo irabazi asmorik gabeko tokiko entitateei. Behin betiko onespena

Deialdia, 2025erako taxi-bonu deritzen laguntzena, garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenendako. Laburpena

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei zuzeneko prestazio ekonomikoak eta gauzazko laguntzak emateko (2025). Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko Gizarte Ongizate Alorraren barnean interesekoak diren gizarte entitateei (2025). Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko Eguesibarren jarduerak egiten dituzten entitate eta elkarteei (2025). Laburpena

Akats zuzenketa honako aldaketa honen hasierako onespenean: aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-ikastaroak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan

VIANA

Epatzea administrazioarekiko 0000278/2024 auzi-errekurtso laburtuan

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Eraulgo UE-ERA-18 unitatean. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Eguneko Zentroaren eta Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzuaren erregelamendua. Behin betiko onespena

ZUBIETA

Kudeaketa-hitzarmena, 2. poligonoko 120. eta 121. lurzatietan. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 918. lurzatian. Hasierako onespena

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uraren goi-hornidurako tarifak. Hasierako onespena