2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Jendeari arreta emateko eta instalazioak garbitzeko langilea izendatzea
2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen Alkatetzaren 2022ko abenduaren 14ko 579/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Lesakako Udaleko alkateak abenduaren 2an 710/2024 Ebazpena eman du, Lesakako Udalaren Oilartegi SLU enpresan honako lanpostu hau beteko duen lan-kontratadun finkoa izendatzeko:
1.–Aloña Larramendi Fernandez, jendeari arreta emateko eta instalazioak garbitzeko langilea (%86,67ko lanaldia).
2024ko abenduaren 20an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lesakan, 2024ko abenduaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2417640