257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa Udal planean. Hasierako onespena 45. artikulua

Metautengo Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Udal planeko 45. artikuluan (baratzezaintzarako eraikuntza osagarriei buruzkoa). Sustatzailea Metautengo Udala da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Metautenen.– 2024ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Ohiana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2417968