257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipatutako ordenantza behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2417454