257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea honako ordenantza fiskal hau: Ordenantza fiskala, arautzen dituena etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzuengatik eta zerbitzu horri lotutako gainerako jarduerengatik ordaindu beharreko tasak. Aldaketa hori behin betiko argitaratzen denetik egonen da indarrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2024ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2418213