257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Udalaren Hirigintza Planeko determinazio xehatuetan (hirigintzako araudiaren 193. artikulua). Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Burlatako Udalaren Hirigintza Planeko determinazio xehatuetan (hirigintzako araudiaren 193. artikulua). Sustatzailea Burlatako Udala da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Burlatan, 2024ko abenduaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2417658