257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elizondoko 16. poligonoko 701. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 4. Puntuan, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 701. lurzatian Ana Pérez Azconak eta Mikel Santesteban Ripak sustatutako xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2417939