2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Kudeaketa-hitzarmena, 2. poligonoko 120. eta 121. lurzatietan. Behin betiko onespena
Zubietako Udalak, 2024ko azaroaren 28ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketa-hitzarmen bat, Domintxeneko borda deritzona, hirigintza legezkotasuna betetzeko 2. poligonoko 120. eta 121 lurzatietan, Lucio Juanicorena Gorosterrazu jaunak sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Zubietan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2417661