257. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

Mankomunitateko buruaren abenduaren 5eko 0124/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat. Halaber, deialdia arautuko duten oinarriak onetsi dira, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario lanpostu bat, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoan hogeita bi zenbakia duena.

Lan poltsa bat sortuko da hautapen prozesu hau gainditzen duten izangaiekin, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz, eta indarrean izanen da 5 urtez edo bertze deialdi bat egin bitartean.

Hautaprobak 7. oinarrian ezarritakoak izanen dira, eta lehiaketaldia ere izanen da, baldintza hauen 7.1 oinarrian ezarri bezala.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomuniteko funtzionario bilakatuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanen zaio.

1.3. Lanaldia administrazio dei-egileak ezarriko du, zerbitzuaren beharren arabera beti. Hala ere, noiznahi alda dezake.

1.4. Lanpostuak B mailari dagokion oinarrizko lansaria izanen du, Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, eta onesten diren osagarriak, administrazio kontratatzailearen plantilla organikoan ezarritakoak.

1.5. Beteko dituen eginkizunak bere maila eta kategoriari dagozkionak izanen dira, hala nola: ingurumen-inpaktuak identifikatzea eta hiri hondakinen kudeaketaren kostuen analisia egitea, horretarako hondakinen sailkapen eta karakterizazio egokia eginez; hondakinetan dauden errekurtsoak berreskuratzeko ikuspegiak bilatzea eta balioztatzea; hiri hondakin mota ezberdinak ezagutzea, bai eta haiek tratatzeko aukerak ere; aukerak bilatzea birziklatzeko, energia berreskuratzeko, konpostatzeko edo egoera bakoitzari hobekien egokitzen zaiona aukeratzea; prozesuak optimizatzea eta kostuak murriztea hondakinen kudeaketaren bitartez (hondakinei aplikatzen zaizkien lege betebeharrak, kudeaketa integratuko sistemetan parte hartzeko aukera, hondakinak gutxitzeko azterlanak eta planak egitea eta abar). Horietaz gain, Mankomunitateak hondakinen kudeaketarako egoki jotzen duen bertze edozein eginkizun ere bete beharko du.

Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza maila, gaitasun edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo –Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera– langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Ikasketa titulu hauetakoren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo baliokidetzat jotzen den bertze titulu bat: unibertsitateko diploma edo gradua, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta ez egotea inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

g) Zangozako Mankomunitatearen kontuan (3.1 oinarrian zehaztua) 10 euro sartzea, azterketa eskubideak ordaintzeko.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetan aurreikusitako epe eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean bete beharko dituzte eta hautapen-prozeduran haien jabe izan beharko dute, izendapena egin arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:30ak arte. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Aipatu eskabideak deialdian I. eranskin gisa argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta horiekin batera aurkeztuko dira honako agiri hauek, deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko beharrezkoak:

a) NANaren kopia.

b) Eskaturiko tituluaren kopia.

c) Behar den dokumentazioa, frogatzeko balora daitezkeen merezimendu guztiak, lehiaketaren baremoko irizpideen arabera. Epaimahaiak ez ditu baloratuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia konpultsatuarekin egiaztaturik ez dauden merezimenduak.

d) B motako gidabaimena izatea.

e) 10 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

CAIXABANK: ES88 2100 3698 5121 0039 2960

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

– Kontzeptua: hondakinak kudeatzeko teknikaria.

Eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan ezarritakoaren babesean aurkezten badira, hots, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean ez, bertze batean, eskatzaileek eskabidearen kopia eta 2. oinarrian ezarritako sartzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak, zigilua eta erregistroko sarrera-data dituztela, mancomunidad@mscs.es helbide elektronikora igorri beharko dituzte, betiere eskabideak aurkezteko epearen barruan. Nahitaezkoa eta saihetsezina izanen da aipatu agiriak posta elektronikoz igortzea, hautapen-prozeduraren izapideak aurrera egin dezan, baina ez du erabateko baliorik izanen Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean jatorrizko ereduaren araberako eskabidea sartzen ez den bitartean.

Igorpen-prozedura hori bete ezean, izangaia hautapen-prozeduratik kanporatuko da, baldin eta erregistratutako eskabidea izangai onartu eta baztertuen hasierako zerrendaren argitalpenaren ondotik iristen bada.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.3. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

3.4. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan, ariketak egin ahal izateko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), organo eskudunak emana.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik Zangozako Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan argitaratzeko aginduko du, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere.

4.2. Hamar egun naturaleko epean, iragarkia Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrialdean (https://www.comarcasanguesa.es/) behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzentzen ahalko dituzte.

4.3. Bazterturik ez badago, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda.

4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Zangozako Mankomunitatearen egoitza elektronikoan.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Aitor Sola Ochotea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Miguel Ángel Pérez Martínez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

Lehen epaimahaikidea: Óscar Rubio Unzue, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko hondakinen teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Hondakinen Partzuergoko hondakinen teknikariak eskuordetza ematen dion pertsona.

Bigarren epaimahaikidea: Silvia Ruiz de Larramendi, Izarbeibarko Mankomunitateko hondakinen teknikaria.

Ordezkoa: Txomin Elgorriaga Astondoa, Bortzirietako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuko arduraduna.

Hirugarren epaimahaikidea: María Soledad Elarre, Zangozako Mankomunitateko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: María Paz Berlanga Pons, Zangozako Mankomunitateko ordezkari sindikala.

Epaimahaikide idazkari titularra: Inés Carpintero Ruiz, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko auziak.

6.4. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta epaimahaiburuari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean. Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

6.5. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

7. oinarria.–Proben nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero.

7.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da zein egun, ordu eta tokitan hasiko den oposizioa.

7.2. Lehiaketaldia: lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren ondotik izanen da eta gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:

a) Deialdian eskatutakoa baino titulazio handiagoa izatea (hondakinei loturiko ingurumen arloko masterrak, graduondokoak eta unibertsitateko espezializazioak ): 3 puntu.

b) Prestakuntza-ikastaroak: 12 puntu gehienez.

Lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaiei buruzko prestakuntza eta sakontze ikastaroetan parte hartu izanaren titulu-egiaztagiri bakoitzeko:

–15 ordura arteko ikastaroak: 1 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–16tik 30 ordura bitarteko ikastaroak: 2 puntu, ikastaro bakoitzeko.

–30 ordutik goitiko ikastaroak: 3 puntu, ikastaro bakoitzeko.

c) Laneko esperientzia: 15 puntu gehienez.

–Lanpostu honen antzekoetan, sektore publikoan, egindako zerbitzu urte bakoitzeko 3 puntu emanen dira.

–Lanpostu honen antzekoetan, sektore pribatuan, egindako zerbitzu urte bakoitzeko 1,5 puntu emanen da.

Urtebetetik beherako zerbitzualdiei proportzioan dagozkien puntuak emanen zaizkie, hilabetetik beherako zerbitzualdiak kontuan hartu gabe.

Fase honetan esperientzia agiri bidez egiaztatuko da: enpresa-ziurtagiriak eta lan-kontratuak, edo, horien ordez, teknikariaren kategoria erakusten duen nomina bat eta lan-bizitzaren ziurtagiria, lanpostuko antzinatasuna, lanbide-kategoria eta lan egindako denbora egiaztatzeko.

Aurreko apartatuen batura ez da izanen 30 puntu baino handiagoa.

Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira aldi berari dagozkionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Zangozako Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta zehaztuko ditu bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bortz egun naturaleko epean, Zangozako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, edo Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren erregistroan, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

7.4. Oposizioaldia (70 puntu gehienez).

a) Lehen proba: teorikoa.

Epaimahaiak II. eranskineko gaien inguruan egiten dituen galderak erantzun beharko dira, idatziz. Test motakoa.

b) Bigarren proba: praktikoa. Ariketa praktikoak, epaimahaiak erabakiko dituenak; II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Oposizioko balorazioa, guztira, 70 puntukoa izan daiteke gehienez ere, honela banaturik:

–Lehen ariketa: 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ariketa gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

–Bigarren ariketa: 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ariketa gainditzeko, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira.

Oposizio-lehiaketan 100 puntu emanen dira gehienez. Berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna, eta, berdinketak jarraitzen badu, zozketa eginen da izangaien artean.

Erantzun okerrak zigortuko dira, epaimahaiak ariketa hasi aurretik zehaztuko duen maneran.

Ariketa teorikoa eta praktikoa egun eta ordu berean eginen dira, bata bertzearen atzetik. Bigarren ariketa praktikoa bakarrik hartuko da kontuan lehen proba teorikoa gainditu bada.

7.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

7.6. Azken proba bukatuta, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko ditu pliken jendaurreko irekieraren behin-behineko emaitzak. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bortz egun naturaleko epean, Zangozako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, edo egoitza elektronikoan.

8. oinarria.–Prozesua gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Zangozako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuenak lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.

Berdinketa izanez gero, lehentasuna izanen du bigarren ariketan puntuaziorik handiena eskuratzen duenak, eta hala ere berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da izangaien artean.

8.2. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarendako.

8.3. Emaitzak jendaurrean jarriko dira Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta https://www.comarcasanguesa.es/ web-orrian.

8.4. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu Zangozako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, frogatzeko betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak; zehazki, honako agiri hauek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunetan aritzea.

d) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

f) B1 motako gidabaimenaren kopia.

8.5. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, horrek deusetan galarazi gabe erantzukizuna eskatzea eskabidean egindako faltsukeriagatik, kasua bada.

8.6. Arestiko paragrafoan adierazitako kasuan, izangai onartuen zerrendan ondo-ondotik heldu den pertsonak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Hautapen-prozesua amaiturik, eta puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiak agiriak aurkezturik, Zangozako Mankomunitateko buruak Zangozako Mankomunitateko funtzionario izendatuko du, jardun dezan hondakinen teknikariaren lanpostuan.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Zangozako Mankomunitateko funtzionario izateko. Halakorik gertatzen bada, 8.6 oinarrian xedaturikoari jarraikiko zaio.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honetan ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat prestatuko da probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin.

10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitaratuko da entitatearen iragarki-taulan eta Zangozako Mankomunitatearen egoitza elektronikoan.

10.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena izangaien zerrendan.

10.4. Kontratazio-zerrendek lehentasuna izanen dute indarrean diren aurreko zerrenden aurretik, halakorik badago; halaber, indarrean iraunen dute kontrataziorako bertze deialdi bat egiten den arte.

10.5. Deitzea.

10.5.1. Zerbitzuaren beharren arabera kontratatuko dira probak gainditu dituzten izangaiak, oro har, aurretiaz banakako deiak eginik.

10.5.2. Izangaiek, azkar lokalizatuak izateko, ematen ahalko dituzte harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki, eta eguneraturik eduki beharko dituzte beti.

Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera. Dei bakoitzaren idatzizko oharra jasoko da, adieraziz gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengo denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, izangai horiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera kudeatuko da zerrenda.

11.–Datuen babesa.

Zangozako Mankomunitatea da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Tratamenduaren helburua da hondakinak kudeatzeko teknikariaren oposizio-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 ELD, urriaren 30ekoa), bai eta Zangozako Eskualdeko Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian ere.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetara joz edo haren web-orriaren bidez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

12.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, ondoko errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) –Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

d) –Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Zangozan, 2024ko abenduaren 4an.– Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izena: ........................................................................................................................, nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ........................................., jaioteguna: ....................(e)ko ..............................aren, ..........(e)(a)n, jaioterria: ................................... (................................) eta helbidea: .................................
(.............................), kalea: ..........................................................., zenbakia: ........., solairua: .........., posta kodea: ....................., telefono finkoa: ..................................., telefono mugikorra: ..................................., e-maila: ................................................................................, zure aurrera agertu

AZALTZEN DUT:

–Eskatzen dut onartua izatea deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hondakinak kudeatzeko teknikariaren lanpostu bat, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatean https://www.comarcasanguesa.es/ (argitaratu zen ................... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ................................................................... egunekoan).

–Ez dut eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.

–Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.

–Ez naizela diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta diziplinako kaleratzearen bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Haiek frogatzeko dokumentazioa eransten dut.

–Aurkeztu dudala minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.

–Badudala B motako gidabaimena, baita ibilgailua ere.

Horrenbertzez, ESKATZEN DUT iragarritako deialdian onartzea.

2024ko ................................aren ............................(e)(a)n.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuak.

2.–Ordenantza fiskala, Zangozako Mankomunitateak etxeko hondakinak edo horien antzekoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

3.–Toki Administrazioa Nafarroan: toki erakunde motak, eskumenak eta funtzionamendu araubidea (6/1990 Foru Legea).

4.–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

5.–Zangozako Mankomunitatearen hondakinak biltzeko zerbitzuak (webean eskuragarri).

6.–Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana: Etxeko hondakinak eta materia organikoa.

7.–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa.

8.–1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoa.

9.–2018/851 (EB) Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2018ko maiatzaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinei buruzko 2008/98/EE zuzentaraua.

10.–Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

11.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua. Lehen tituluko I., II., III. eta IV. kapituluak. I. tituluko V. kapituluko 3. atala.

12.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

13.–Kudeaketa sistema, UNE-ISO 9001 arauari jarraikiz. Ingurumena kudeatzeko sistema, UNE-ISO 14001 arauari jarraikiz, OHSAS eta EFQM eredua.

14.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

15.–11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa, 26/2022 Foru Legeak aldatua.

16.–26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa.

17.–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

18.–Jasangarritasunerako ingurumen hezkuntzaren Nafarroako ekintza plana (PAEAS).

19.–Nafarroako Hondakinen Partzuergoa.

Iragarkiaren kodea: L2417722